Itzulpenerako, arinagoko lanak aprobetxatzen Udako Ikastaroetan

Testuak itzultzea itzultzaile izan barik euskaldun askori tokatu zaigun zerbait da. Hiztegia hartu, eta apurka-apurka testuak euskaratzen, erdaratzen… ibiltzen den euskaldun ugari dago. Teknologia berriek horretan lagundu dezakete, dudarik ez, baina itzulpen automatikoa bezalako sistemek oraindik ez dute fruitu onik ematen. Hori euskararen gramatikagatik da: hizkuntza aglutinantea denez, hitz batek atzizki bidez izan ditzakeen esanahi guztiak makinari erakustea konplikatua da.

Eleka ingeniaritza linguistikoko enpresako Elena Garcia da egunotan UEUn, ordenagailu bidezko itzulpenak egiteko bi programa erakusten. Wordfast eta Plustools dira programa horiek, eta horiekin, itzulpenen datu-base bat osotu daiteke, itzulpen berriak egiten hasi aurretik bertan kontsultatu, eta arinago egindako lan horiek aprobetxatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude