Inprobisazioa, ahotsaren kontrola, arnasketa, poesia, espresioa… kantuarekin zerikusia duten hainbat gai jorratuko dira “Kantua aitzaki: espresio tailerra” ikastaroan.
Amaia Zubiria kantariak gidatutako ikastaroa izango da, eta bertan, ariketa eta jokoen bidez, gizakiok eztarrian dugun musika tresnari zukua ateratzen ikasiko dute ikasleek.
- Ikastaroa: “Kantua aitzaki: espresio tailerra”
- Lekua: Baionan, IUTn
- Egunak: uztailaren 6tik 8ra
Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26