Bukaera Topak eman dio amaiera UEUren 50. urteurrenari

Urte bete beranduago, UEUren 50. urteurreneko ospakizunei amaiera eman genion atzo Bukaera Topa ekitaldiarekin. Koldo Garcia UEUko zuzendaritzako kideak eta Idoia Torregarai komunikazio arduradunak aurkeztu zuten ekitaldia, eta gonbidatu andanak ere parte hartu zuen UEUk urte guzian egin duen lana aipatzeko.

Bata bestearen gibeletik, bi aurkezleen galderei erantzuten aritu ziren Natxo Urkijo UEUkidea, Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen arduraduna, Ainhoa Latatu, Ikergazte kongresuaren koordinatzailea, Aitor Cevidanes ikertzaile eta UEUkidea, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko ikertzailea, Ane Sarasua, UEUko idazkari nagusia eta Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.

Helburu bat baino gehiago eman genien urteurren ekitaldiei, hizlariek azaldu zutenez. 50. urtemuga ospatzea, noski, baina baita egitura eta komunitatearen atxikimendua, eta UEUren erreferentzialtasuna eta aitortza indartzea ere. Harro gaude, baina ez konforme. Aurrerantzean ere erronka ugariei aurre egiteko prest gaude #ElkarEkin!

Hemen ikusi dezakezue ekitaldia:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude