Bekaduna lehiaketa: azaroak 8-11

#BekadunaLehiaketa egin dugu azaroaren 8tik 11ra. Bertan bekaduna websailaren inguruko lau galdera bota ditugu, egunean bat, eta galdera gehien asmatu dutenen artean egin da zozketa, azaroaren 14an.

Durangoko Azokan UEUren bi liburu erosteko opari txartel bana zozketatu dugu, UEUk profila duen sare sozial bakoitzean txartel bat: Twitter, Facebook, Instagram, Mastodon. Parte hartzeko baldintza da UEUren profila jarraitzea izan da.

Mastodonen eta Facebooken hutsik geratu dira sariak eta beraz, hauek dira beste bi sare sozialetako irabazleak:

 

Galdera hauek zuzen erantzun behar izan dituzte lehiakideek:

Azaroak 8, 1. ataleko galdera: Zenbatgarren solairuan itxarongo dio Idoiak Simoni?

Azaroak 9, 2. ataleko galdera: Non daude ikasleak?

Azaroak 10, 3. ataleko galdera: Zer aitortu dio Simonek @tatutxiki -ri?

Azaroak 11, 4. ataleko galdera: Zer antolatzeko ardura eman diote Simoni?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude