UEUfesta, Baiona

… eta gaur amaitu dira UEUfestak!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta Baionan egin dugu hitzordua, Kalostrapen, 18.00etan.

Pauline Guelle UEUko Talde Eragileko kidea eta Oihana Zamponi Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako langilea aritu dira aurkezle lanetan, eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako lau ikergazte: Alaia Cachenaut, Iban Larrandaburu, Karine Etxeberri eta Elena Casirain. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako!

Ez da sorpresarik falta izan: tonbola, sariak… eta arratsaldea borobiltzeko Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolarien saioa izan dugu.

Amaitu dira UEUfestak, baina 50UEUrte #ElkarEkin ospatzen jarraitu dugu! 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude