UEUfesta, Iruñea

UEUfesta iritsi da Iruñera!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta ekainaren 7an ospatu dugu 3. festa Iruñeko Laba Gunean.

Edurne Koch UEUko Nafarroako arduraduna eta Xabi Solano UEUkidea aritu dira aurkezle lanetan eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako lau ikergazte gonbidatuak: Irati Majuelo, Nerea Blanco, Imanol Picallo , Aroia Burgete eta Ilazki Anaut. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako! Beraiekin izan da Natxo Irigoien ikertzaile beteranoa eta UEUkidea.

Sorpresaz beteriko saioa izan da: tonbola, sariak, UEUko San Fermin painelua… eta #ElkarEkin mokadutxo bat hartzeko tartea ere egon da Abereh-ren musikak lagunduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude