UEUfesta, Donostia

Atzo ekin genien udaberriko UEUfestei Eibarren eta gaur testigua hartu dio Donostiak!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta ekainaren 2an ospatu dugu 2. UEUfesta Donostiako Teila Fabrikan.

Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna eta Mirari Martiarena UEUkidea aritu dira aurkezle lanetan eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako sei ikergazte gonbidatuak: Ursula Luna, Marina Landa, Unai Lertxundi, Jone Galdos, Eider Urkola eta Aitor Cevidanes. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako! Beraiekin izan da Olatz Arbelaitz ikertzaile beteranoa, UEUko Informatika Saileko kidea.

Sorpresaz beteriko saioa izan da: tonbola, sariak… eta #Elkarekin mokadutxo bat hartzeko tartea ere egon da Marina Landa artista Donostiarraren musikak lagunduta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude