Elkar Sariak banatu dituzte ostegun honetan Adunan. Aurten Elkar-ek bezala 50 urte bete dituzten bi erakunde saritu dituzte, UEU eta Elhuyar. Bi erakundeen ibilbidea eta lana gogoratu eta eskertu nahi izan da sariarekin eta Ane Sarasuak, UEUko Idazkari Nagusiak eta Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak batu dute saria. Sarasuaren arabera, “hiru eragileok aitzindariak izan gara euskara plazara ekartzen, eta etorkizunean ere #ElkarEkin jarraitzeko ilusioa dugu”.
Hemen duzue saria jaso duten momentua: