Zapi-jokoa

Zapi-joko ezagunaren bertsio robotikoa inplementatuko dugu. Azpiko irudiaren antzeko joko zelaian, robotak alde banatan kokatuko ditugu, eta erdian lata bat. Roboten egitekoa izango da marra jarraituz lata dagoen punturaino iritsi, hura hartu eta berriro hasierako puntura itzultzea. Helburua, aurkariak harrapatua izan gabe latarekin abiapuntura iristea da.

Benetako joko-zelaiak eta irudikoak ez dute zertan berdin berdinak izan, hurbilpen bat baino ez da. Ibilbideak bihurguneak eta zuzenguneak izango ditu.

Puntuak honela banatuko dira:

1 puntu–> lata dagoen punturaino iristea

2 puntu–> lata harrapatzea matxardarekin

3 puntu–> Abiapuntura iristea lata eta guzti

2 puntu–>aurkaria harrapatzea, harek lata gureak baino lehenago hartu badu

Zorte on denoi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude