Bukatzen da. Okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen digitalizazio-maila hobetzea izan da LINGUATEC proiektu europarraren helburua. 2021eko maiatzaren 12an workshop batean konpartitu genuen komunitate akademikoarekin. Orain gizarte osoari gonbitea luzatzen diogu.
Ezagutu nahi dituzu Linguatec proiektuan sortu ditugun tresnak eta baliabideak?
Ostegunean, ekainak 17, Pauen
eta ostiralean, ekainak 18, Donostian.
Interesa duten guztientzat, proiektuaren barruan egindako lana zabaltzeko.
Biltzarra jende guztiarentzat dago irekita, baina erregistratu egin behar da (MATRIKULATU)
Informazio gehiago: https://www.uik.eus/sites/default/files/linguatec_eu_-_0806202
MUGAZ GAINDIKO BILTZARRA
Adimen artifiziala eta mugaz gaindiko lankidetza: azpiegitura linguistiko, adimendun eta irisgarri baten bidean
Ekainaren 17a, Paue.
- Toki Fisikoa: Complexe de la République (700 aretoa)
- Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
- Formatua:Aurrez aurrekoa (erakundeak eta prentsa) eta streaming bidez emango da Facebook-en eta Youtube-n. Ekitaldiaren grabazioa Interneten jarriko da ikusgai, gero.
PROGRAMA
10h – Irekiera
9:00 –HASIERA (15 min)
- Gilabèrt Mercadièr, Okzitanieraren Kongresu Iraunkorreko lehendakaria.
- Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia. POCTEFA LINGUATEC proiektuko taldeburua da Elhuyar.
9:15 –TEKNOPOLISEN BIDEO-EMANALDIA (15 min)
9:30 –MAHAI-INGURUAK
Moderatzailea: Marius Blénet, kazetaria
9:30 –1. mahai-ingurua: “Europako eta mugaz gaindiko lankidetza, Pirinioetako hizkuntzen garapen digitalerako esparru pribilegiatua” (1:30)
- Charline Claveau, Okzitanieraren Bulego Publikoko lehendakaria.
- Antton Curutcharry, Euskararen Bulego Publikoko lehendakaria.
- José Ignacio López Susín, Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako zuzendari nagusia
10:45 –KAFEA HARTZEKO ATSEDENALDIA
11:00 –ENPRESEN ETA ERAKUNDEEN ARTEKO HITZARMENA SINATZEA(25 minutu), bazkideen eta prentsaren aurrean
11:30 –2. mahai–ingurua: “Pirinioetan mugaz gaindiko hizkuntza–azpiegitura bat eraikitzekoadimen artifizialeko bikaintasun–sare bat lortzeko bidean” (1,5 h)
- Josu Aztiria Urtaran, Elhuyar Fundazioa.
- Benaset Dazéas, Okzitanieraren Kongresu Iraunkorra.
- José Ignacio López Susín, Aragoiko Gobernua.
- Battittu Coyos, Euskaltzaindia.
- Kepa Sarasola, IXA –Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Myriam Bras, CLLE–ERSS –Tolouseko Unibertsitatea–Jean Jaurés/CNRS.
13:00 –BAZKALTZEKO ETENALDIA (1 h).
14:00 –OKZITANIERARAKO GARATUTAKO TRESNAK TRANSFERITZEKO TAILERRA (45 min).
Moderatzailea: Benaset Dazéas, Okzitanieraren Kongresu Iraunkorreko zuzendaria.
- Votz, okzitanieraren ahots–sintesia:Michaël Barret (15 min).
- Okzitanierarako itzultzaile automatikoa:Aure Séguier (15 min).
- App–ak eta zerbitzu berritzaileak:Itziar Cortes Etxabe (15 min).
Ekainaren 18a, Donostia.
- Tokia: Miramar jauregia
- Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
- Formatua:Workshopa aurrez aurre egingo da, eta ZOOM bidez zuzenean parte–hartzeko aukera ere izango da.
PROGRAMA
9:30 –HASIERA (30 min)
- Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia. POCTEFA LINGUATEC proiektuko taldeburua da Elhuyar.
- Junkal Gutierrez, EHUkoEuskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea.
- Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.
10:00 –Mahai–ingurua: “Hizkuntza–azpiegituren beharra mugaz gaindiko lankidetza areagotzeko” (1,5 h) Moderatzailea: Josu Aztiria, Elhuyarreko Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologien Unitateko koordinatzailea eta LINGUATEC proiektuaren zuzendaria
- Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria
- Pello Pellejero, Nafarroako Gobernuko Europako Ekintzaren, Eskualdeekiko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzua
- José Ignacio López Susín, Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiaArola Urdangarin, Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Euroeskualdearen zuzendaria
- Jean–Louis Valls, CTP–POCTEFAko zuzendaria
11:30 –KAFEA HARTZEKO ATSEDENALDIA
Prentsa: Mugaz gaindiko hizkuntza–azpiegitura bat eraikitzeko adimen artifizialeko bikaintasun–sarearen aurkezpena.
- Eneko Goia, Donostiako alkatea
- Partzuergoaren bazkideek sorrera–manifestua irakurri eta sinatzea.12:00 –Hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoaren aukerak eta erronkak(1,5 h)
12:00 –European Language initiatives 1(45 min)
Moderatzailea: German Rigau, Hitz Zentroa
- Georg Rhem, European Language Grid (20 min)
- Andy Way, European Language Equality (20 min)
- Galderen txanda (5 min)
12:45 –European Language initiatives 2(45 min)
Moderatzailea: Klara Ceberio, Elhuyar
Claudia Soria, The Digital Language Diversity Project (20 min)
Benaset Dazeas, Congrès permanent de la lenga occitana (20 min)
Galderen txanda (5 min)
13:30 –ATSEDENALDIA
14:00 –LINGUATEC PROIEKTUAREN APLIKAZIOEN ERAKUSTALDI–TAILERRA (1 h).
- Itzulpen automatikoa: APPa, tresna–barra, CMS plugina
- Ahots–sintesirako plataformak eta aplikazioak (okzitaniera eta euskara)
- APP eleaniztun eta irisgarriak
- Ahots–ezagutzea eta azpititulazio automatikoa
Iruzkinak (1)