Linguatec proiektuko emaitzen aurkezpenak udaberrian

LINGUATEC proiektua azken txanpan sartzera doa eta datozen hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira proiektuaren emaitzak aurkezteko. Hauek dira LINGUATECen hitzordu nagusiak:

  • 2021/02/23 Pau, Emaitzak aurkeztea
  • 2021/04/13 Jaca, Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
  • 2021/05/12 Donostia/Toulouse:  “Morfologia eta sintaxia” Workshopa.
    ………………………………………….Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
  • Zehazteko   Pau:                      LINGUATEC kongresua. Erakusketa-tailerrak
  • 2021/06/17 Donostia/Baiona: Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
  • 2021/06/18 Donostia:              LINGUATEC kongresua. Erakusketa-tailerrak
Workshop bat antolatu dugu maiatzaren 12rako (CC-BY-SA)

Azken txanpan sartu da LINGUATEC proiektu europarra. Aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetu du. Baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaldu ditu.

Partzuergoak otsailaren 23an egindako bilera aprobetxatuz datozen aste eta hilabeteetarako antolatutako tailerrak finkatu ditugu eta, batez ere, VOTZ, okzitanieraren lehen ahots-sintesiaren tresna aurkeztu genuen.

VOTZ okzitanieraren lehen ahots-sintesirako tresna da. Urrats handia da okzitanieraren garapen teknologikoan. Mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren emaitza ederra da VOTZ, Lo congrès permanent de la lenga occitana erakundeak garatua, Elhuyar bazkide teknologikoaren eta LINGUATEC proiektuaren koordinatzailearen laguntzarekin.  Esteka honetan eskuragarri dago aurkezpen-ekitaldia osorik.
Eta hemen zenbait komunikabidek aurkezpenari emandako oihartzuna:

VOTZ tresnaren aurkezpenaren aurretik, LINGUATEC proiektuko 5 bazkideek bilera egin genuen Pauen. Bertan aurrerapen teknologikoen balantzea egin eta ekaina arteko ekitaldien egutegia zehaztu genuen. COVID-19a gorabehera, proiektua erritmo onean doala berretsi zen: helburu guztiak lortuko direlakoan gaude.
Hizkuntzaren teknologia berriak garatzea, adimen artifizialean oinarrituta, funtsezkoa da Pirinioen bi aldeetan hizkuntza gutxituak garatzeko. LINGUATEC mugaz gaindiko Europako lankidetza da, beharrezko aliantza XXI. mendean.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude