Biharamunean, kasualitatez, Facebook-eko G. Lample ikerlariak oso antzeko ikuspuntua duen beste artikulu bat argitaratu zuen (
Unsupervised Machine Translation Using Monolingual Corpora Only). Kasualitate horrek arreta handia ekarri du ikerketa bide berri honetara. Bi artikuluak, gainera, elkarren osagarri izan daitezke. Artikulu horiek argitaratu aurreko bertsioak dira oraindik baina,
ICLR 2018 bilkuran aukeztuak izateko bidali dira orain.
[…] artikulu bi hauek erakusten dute neurona-sareek testu paralelorik gabe ere ikas dezaketela itzulpenak egiten —eta horrela aurrerapen harrigarri honek erabilgarri bihurtuko lizkiguke beste hainbat hizkuntzatako dokumentu.
[…] “Imajinatu pertsona bati ematen dizkiozula liburu mordo bat txineraz eta liburu mordo bat arabieraz —gai diferenteak bi hizkuntzatan— eta pertsona horrek txineratik arabiera itzultzen ikasi nahi duela. Ezinezkoa dirudi, ez da?” horixe dio artikuluko lehen egileak, Mikel Artetxe, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) informatikaria Donostian. “Baina guk konputagailua hori egin dezakeela frogatu dugu.”
[…] “Hau hasiera baino ez da,” ohartzen du Artetxeren idazkide izan den Eneko Agirre-k. “Guk ikerketarako bide bat zabaldu dugu, eta oraindik ez dakigu noraino heldu daitekeen.”
[…] Artetxek dio harrigarria dela bere metodoa eta Lample-rena hain antzekoak izatea —egun bakar bateko tartearekin baino ez zuten igo arXiv biltegira—. “Baina aldi berean itzela ere bada. Horrek esan nahi baitu hurbilketa berri hau norabide egokian doala.”
Zorionak Mikel, Eneko, Gorka and Kyunghyun. Aurrera!