NewsReader proiektukoek, tartean IXA taldekoak ere badira, EYR4 lehiaketa irabazi dute! Albiste-jario handi-handiak automatikoki aztertzeko Enlighten Your Research (EYR4) lehiaketaren 4. edizioa izan da. Sariarekin batera hiru opari egiten ditu Amsterdam-eko Unibertsitateak: 25.000€, hodeiko konputagailu potente bat erabiltzeko baimena eta horretarako aholkularitza.
ZORIONAK German, Aitor, Eneko, Itziar, Egoitz, Piek eta proiektuko beste kide guztiei!
Honela esan du epai-mahaiak: ’Lan honek harantzago eraman ditu eskuragarri ditugun azpiegituren mugak, datu handizko jarioak analizatzeko bide berritzaile bat erabilita. Bide berri bat albisteak prozesatzeko.’
Newsreader proiektuaren proposamenaren izena ’Recording history in large news streams‘ izan da. Eta hau izan da bere helburua: “Egunero milaka albiste publikatzen dira, batzuk gertakari berriak aurkezteko eta beste batzuk lehenago argitaratutakoak eguneratzeko. Egungo teknologiarekin ezinezkoa da informazio guzti hori gordetzea eta prozesatzea. Proiektu honen helburua arkitektura hoberena garatzea da, ahal den arinen eta ahal den albiste kopuru handiena prozesatuko duena, eta egun Hizkuntzaren Prozesamenduaren arloan eskura dauzkagun tratamendu semantikorako teknika aurreratuenak baliatuko dituena.”.
Ikus blog honetako aurreko albiste hauek:
Iruzkinak (1)