Koldo Mitxelena saria Arantxa Otegiri.

III_Koldo_Mitxelena_ArantxaEuskaltzaindiak eta EHUk antolatzen duten Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena saria eman zioten atzo Arantxa Otegi Ixakideari Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan. Sari-banaketa atzo izan zen, urtarrilak 17,  Bilboko Bizkaia aretoan.

Arantxa Otegiren tesiaren helburua Informazioaren berreskurapenaren ikerketan urrats bat egitea izan zen, ahaidetasun semantikoko hainbat metodo erabiliz.

Tesi horren azalpentxo bat ikus dezakezu blog honetan lehengo urteko albiste batean.
Tesi-txosten osoa ere ikus dezakezu hemen.

ZORIONAK Arantxa!
Zorionak zuzendariei! (Eneko Agirre eta Xabier Arregi)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude