Maite Oronoz Antxardoki doktorea da lehengo urtarriletik.
Bere doktore-tesian hainbat errore sintaktiko detektatzeko sistemak garatu ditu. Horien artean komunztadura-erroreak detektatzeko Saroi sistema.
Saroi tresna orokorra da, erroreen tratamendua egiteko ez ezik, analisi-zuhaitzetako egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horietan egitura linguistikoak bilatzeko balio duena.
Ikus dezakezu berria Sustatu-n, Basque Research-en, Erabili-n, EITB-n, Herri Irratia-n, Gaur8-n edo EHU-n.
Entzun dezakezu ere Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila-n egin diote 20 minutuko elkarrizketa atsegina.
kepa says:
Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena saria eman diote Maite Oronoz-i. Ikus berria: Euskaltzaindiaren webgunean
EHUren webgunean.
Ixa taldearenean