Ontologia formalak. Adam Pease (Hitzaldia, 2007-06-04, 11:00)

Perpausen esanahia lortu nahi badugu, ezinbestekoak dira ontologiak.
Ontologietan, hitzak baino, adierak biltzen dira.
Adiera horien artean hainbat erlazio definitzen dira esplizituki, eta askoz gehiago deduzitu daitezke adiera horiek modu hierarkikoan definitzen direlako.

Hizkuntzaren teknologiaren barruan semantika landu ahal izateko ontologiak behar ziren.

  • Wordnet izan zen lehenengo ekarpen handiena 1995ean. Aspaldi dago kontsultagai eta librea da.
  • Wordnet-etik abiatuta EuroWordnet sortu genuen Ixa taldean, ingleserako ontologia beste hizkuntza batzuenekin lotuz, eta erlazio berriak gehituz. 
  • Euskalwordnet esaten diogu Eurowordnet-eko euskarazko aldeari. Eurowordnet ere kontsultagai dago publikoki.
  • SUMO (Suggested Upper Merged Ontology) ontologiak kontzeptu bakoitzerako hainbat propietate definitzen ditu formula logiko baten bitartez.  Hau ere kontsultagai

Azken urtean Ixa taldeko  German Rigau, eta Informatika Fakultateko Paqui Lucio eta Javier Alvez ibili dira SUMO ontologiaren koherentzia logiko aztertzen; teorema-demostratzaile bat jarri dute martxan ontologiako kontraesanak erakusteko. SUMO-ren egilea den Adam Pease-rekin harremanetan daude hobekuntza horiek elkarrekin burutzeko. Eta harreman horren fruitu gisa datorren astelehenean fakultatean bertan izango dugu Adam Pease bera hitzaldi bat ematen. Hau pagotxa!

Hitzaldia: Formal Ontology

This talk presents an overview of ontology, including how formal ontology compares to less formal approaches and how the Suggested Upper Merged Ontology (SUMO) compares to other formal ontologies. Classes of ontology-based applications are introduced. A detailed description of first order logic is provided. Issues of the capabilities and tradeoffs in first order logic inference are explored.
The SUMO is also described in detail, along with its mappings to the WordNet lexicon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude