Dublin-eko DCU unibertsitateko Andy Way irakaslea Informatika Fakultatera dator zenbait hitzaldi ematera (martxoaren 14tik 16ra). Aditua da Itzulpen Automatikoan, eta IXA taldean berarekin ari gara lankidetzan 2006tik, ingelesa-euskara eta espainiera-euskara itzultzeko sistema hibridoak eraikitzen.
Andy Way irakasle katedraduna da Dublineko DCU unibertsitatean, bertako National Centre for Language Technology (NCLT) zentruko burua, Machine Translation aldizkarian liburu kritiken arduraduna, eta kidea Europako Itzulpen Automatikoko Elkarteko Komitean (EAMT).
Itzulpen Automatikoaren barruan Andy Wayren lanak Adibideen Oinarritutako hurbilpenean kokatu izan dira. Liburu bat argitaratu zuen 2003an horren inguruan: ‘Recent Advances in Example-Based Machine Translation’.
Gaur egun sistema hibridoekin ari da esperimentatzen Adibideen Oinarritutako teknikak eta teknika estatistikoak integratuz, horrelakoekin emaitza hobeak lortzen ari direlako.
Horixe da berak martxoaren 16an Donostiako Informatika Fakultatean jorratuko duen gaia: ‘Itzulpen Automatikoaren perspektibak’. Inbitatuta zaudete.
Dokorego-ikastaro baten barruan beste saio batzuk ere emango ditu. Hemen duzue ordutegi zehatza:
Asteazkena, martxoak 14, 16:00-19:00:
1. saioa: Traditional MT.
Osteguna , martxoak 15, 16:00-19:00:
2.saioa : Corpus based approaches (I).
Ostirala, martxoak 16, 11:30-12:30
Hitzaldia(60 min.): “Perspectives on MT”.
Ostirala, martxoak 16, 16:00-19:00:
3. saioa : Corpus based approaches (II).