Powersat

Udaberri honetan Ben Bova zientzia-fikziozko idazle ezagunaren Powersat
nobela leitu dut. Nobela horren muina espazioan jarritako
eguzki-baratze baten inguruko gora-beherak dira. Enpresa
japoniar eta estatubatuarren arteko lehia lehena izateko harietako bat
da.

Hara non, fikzioa baino ez zena errealitate bihur daiteke laster. Japoniako gobernua 21 mila milioi dolar inbertitzeko prest dago espazioan eguzki-zentralak eraikitzeko. Gainera, Mitsubishik eta beste enpresa inportante batzuk erronkari heldu diote. Eguzki-panelak 36.000 km-ko orbitan jarriko lirateke eta bildutako energia mikrouhinez edo laserrez igorriko litzateke lurrazalera. Ben Bovaren eleberrian mikrohinak ziren energia-garratzaileak.

Eguzki-panelak espazioan jartzeak baditu abantaila nagusi bi: panelek eguzki-energia bete-betea jasotzen dutela atmosferak ez duela haren parterik xurgatzen eta egun osoan zehar jasotzen ari direla eguzki-izpiak.

Japoniako espazio-agentziak 2030erako izan nahi du espazioko lehen eguzki-zentrala orbitan. Bien bitartean, 2015ean eguzki-energia bildu eta lurrera igorriko duen satelite bat orbitan jarriko dute lehen saioak burutzeko.

Egitasmoak kostua du kontra. Egia esateko, AEBetan ere aspalditik egon badago alor honetan mugimendua, baina ez dirudi administrazio publikoa oso bero dagoenik horrelakorik bultzatzeko. Lehiarik ez da, hortaz, sortuko? Chi lo sa! Ben Bovaren eleberrian ekimen pribatua da protagonista.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude