Kotxe elektrikoa, oraina ala etorkizuna?

Hiri handietan bizi
garenok urteekin zenbait ohitura txar garatu ditugu
. Garraioetan
mugitzeko dugun menpekotasuna izugarria da. Alfer zamarrak bihurtu
gara. Gure erosotasunean pentsatzen dugu ezer baino gehiagotan.
Askotan esaten da ogia erostera joateko ere kotxea hartzen dugula,
eta ez da topikoa, askoren errealitatea baita.

Egungo aroan trafikoak edonon inguratzen gaitu,
herri handi eta txikietan, eta airean
hautsa, negutegi gasak eta gizakiontzat erabat toxikoak diren
hainbat gas hedatzen dira
. Garraioa
beharrezkoa denez, ondorio hauek onartzen ditugu bestelako egoerarik
ezinezkoa izango balitz bezala. Uste horretan gaudenok oker gaude.
Azkeneko urteetan aukera berriak landu dira eta nahiz eta begi bistan
izan, askotan ez ikusiarena egiten dugu. Garraio publikoak,
alternatiboak, kotxe elektrikoa… horietako batzuk dira.

Hori zuzendu nahian
garraio publikoak erabiltzeko zenbait kanpaina garatu dira. Euskal
Herriko zenbait hiriburuetan, Donostia eta Bilbo besteak beste,
bidegorri berriak estreinatu dituzte. Udalek garraio publiko edo
alternatiboen erabilerarengatik apustu egiten dute
eta
kotxearengan dugun menpekotasuna murriztea xede. Honen harira,
datorren astelehenean, hilaren 7an, herritarren mugikortasunaren
inguruan bilera izango da Leaburuko
Udalak
deituta. Leaburuarrek autobusa eta beste garraiobideak
erabiltzeko dituzten joerak eta hauen ordutegiak ezagutu nahi
dituzte, «zerbitzuak hobetze aldera».

Kotxea garraio
publikoarengatik ordezkatzea aukera bikaina da, baina zer pasa da
kotxe elektrikoarekin?
Kotxe
elektrikoa
etorkizunerako bide zuzena da berotze globalari aurre
egiteko. Baina egungo egoera ez da zailtasun ekonomikoak edo
teknologikoak sortutakoa. Errekin fosilen industriak denbora luzez
geldiarazi du kotxe elektrikoaren garapena
, beren dirutza
iturriarentzat mehatxu zuzena delako. Hala ere, kotxe elektrikoa
aspaldi sortutako asmakizuna da baina oraindik guztiz perfekzionatu
gabeko produktua. Estatu espainiarrean kaleratutako lehendabiziko
kotxe elektrikoak 2010.urtekoa da. THINK
CITY
da bere izena eta 30.114 euroko prezioa zuen. Bere abiadura
azkarrena 100 kilometro ordukoa da eta bateriaren iraupena 160
kilometrorako pentsatua dago. Bateria, guztiz kargatzeko 13 ordu behar ditu.

Gaur, modelo gehiago
daude eta prezioak ere desberdinak dira. 2011n, Estatu espainiarrean,
356
toki
ahalbidetu ziren kotxearen bateria kargatzeko. Hala ere,
norberak bere garajean kargatzeko aukera ere badago. Ibilgailu
honenganako ezjakintasuna handia denez 2011n “El
vehículo eléctrico. Desafíos tecnológicos, infraestructuras y
oportunidades de negocio”

izeneko
liburua kaleratu zuten. Ibilgailuen Teknikarien Elkarteak idatzi du
eta duda guztiak argitzeko kaleratu zuten.

Askori ez die ideia
guztiz konbentzitzen, kotxe tradizionalak erabiltzera ohituta
daudelako. Erosoagoa dela uste dute, eta halaxe izan liteke Gobernuak
oraindik ez duelako txip-a aldatu
. Ez da aro berrien beharretara
egokitu. Kargatzeko eta distantzia luzeetan mugitzeko garraio berri
honek traba gehiago baititu kotxe tradizionalarekin konparatuz. Hala
ere, kontsumitzaileok ausartak izan behar gara. Gobernuak ematen ez
duen aurrerapausoa ematera ausartu behar gara eta kotxe
elektrikoarengatik apustua egin behar dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude