IEB 2015: komunikazio-deialdia

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?
Donostia, 2015eko azaroaren 12a

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren X. edizioa dugu aurtengoa. Edizio berezia izaki, izenburua ere berezia eman nahi izan diogu: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Robotikaren inguruan aritu nahi dugu nagusiki, beraz.

Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gain, softwarea behar dute. Gaur egun bada Internet bidez eta gizarte-sareak erabilita robotekin komunikatzeko aukera. Teknologia berriak, aurreratuenak, barneratzen dituzte. Gizartean onarturik daude, eta, besteak beste, etxeko tresna gisa, irakaskuntzan eta medikuntzan erabiltzen dira.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, robotikaren munduaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean.

Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdi hau.

Bestalde, euskaraz garatutako edozein klasetako software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke, beti bezala, bilkuran.

Beraz, aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Zer bidali
Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua
  • Egileen izen-deiturak
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), non esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango baita
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

Softwarearenean, berriz, honako hau:

  • Produktuaren izena
  • Ekoizlearen izena edo/eta egileen izen-deiturak
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), produktua deskribatuz
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

Nora bidali

Ana Arruarte
Informatika fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia

Tel.:943015065
Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.eus

Egutegia

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2015-09-23.
  • Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2015-10-05.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude