Informatikarien bilkura (IEB 2015): komunikazio-deialdia

2015ean Informatikatikari Euskaldunen 10. bilkura ospatuko dugu.
20 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula.

Hamargarrena edizio berezia izaki, izenburua ere berezia eman nahi izan diogu: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Robotikaren inguruan aritu nahi dugu nagusiki, beraz.

eremua

 

 

 

 

 

 

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, robotikaren munduaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean.

Gaiaren inguruko esperientziak edo euskaraz garatutako edozein klasetako software-produktu aurkezteko aukera izango da bertan eta proposamenak aurkezteko deia egin dute IEB2015 blogaren bitartez.

Blogean aurktiuko duzue zer bidali, nola bidali eta nora bidali.
Adibide gisa, hona IEB2013an aurkeztutako lanak.

Agendan apuntatu beraz:

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2015-09-23
  • IEB2015: 2015-11-12

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude