Pasa den Abenduak 30an ETAk, Madrilgo lehergailu jarriz, su etena hautsi zuen. Horrela, justifikatuezina izan den hilketa bikoitza honen bidez, euskal gizarteak zituen bake espekatatibak bertan behera gelditu dira berriro.
Baina gainazalean ikusten dugun zalaparten azpitik EuskalHirira (1) garamatzan ‘Y’ proiektu honek aurrera segitzen duela (2).
Bai, lizitazioen erritmoak bere martxa jarraitzen du. Azkena, pasa den Urtarrilak 26an izan da eta Durango eta Arrasate bitartean dagoen zatia adjudikatu da. Guztira 121 milloi euro.
Honek erakusten du bake prozesua egon nahiz egon ez, Ibarretxe auziperatu nahiz auziperatu ez, alderdien legea indarrean egon nahiz egon ez, alderdi gehienen artean oinarrizko adostasuna dago (1) Euskadirako etorkizuneko proiektuan. Eta eztabaida publikoak beste batzuk diren bitartean, atzerabuelta ez duen Euskalhiriaren eredua gauzatuz doa egunez egun.
Non daude eragile sozial eta politikoak etorkizuneko proiektuei buruzko eztabaida pizteko? Edo guratan ari dira bultzatzen bestelako eztabaida publiko hauek, kritikarik gabe EuskalHiriaren proiektua gauzatu ahal izateko?
Su-etena apurtuta dagoela iruditu arren, ‘Y’ lizitazioek jarraitzen baldin badute, antzeman daiteke -niretzat zalantzarik gabe- elkarrizketa dagoela momentu honetan. Nahiz eta eman hau albiste itxaropentsua dela, galdera zera da: elkarrizketarako agendan Euskalhiriaren proiektua al dago?
Euskaldunok daukagun “erabakitzeko eskubidea”-ri buruz mintzaten denean, badirudi bakarrik gure historiako momentu konkretu baten gauzatzeko dela. Eta gure politikariek eskubide horretaz hitz egiten dutenean, ematen du bakarrik dela Espainatik kanpo egoteko gogoak dauzkagunentz esan ahal izateko.
Zergatik inork ez du aldarrikatzen etengabeko eta gizartea kezkatzen duten zenbait gairi buruz erabakitzeko eskubide bat?