Transition Towns: Hiriak Eraldaketa bidean


“Transition Towns”,
Hiriak Eraldaketan deituriko ekimena, Hirien eusgarritasun eta
iraunkortasuneranzko hainbat adierazpenen multzoan galdu daiteke,
lehen entzukera batetan. Han-hemenka ateratzen dira, hainbat ekimen
instituzional, Europar Batzordetik bultzatuta asko. Baina, honako
honek, nortasun berezia du, gizarte zibiletik sortu da eta
garrantzitusagoa dena, abian jarri eta norabidea eta erritmoa
bertatik erabaki eta kontrolatzen da. Partehartzailea da izaeran eta
jardunean, Erakundeak batu eta laguntzeko erabiltzen dira, ez dute
gidaritzarik. Herrialde anglosajoietan horren zabaldua den
hiritartasun kontzientzia eta gizarte ekimenaren tradizioa
eguneratzen du. Hartu duen zabaltze mailaren adierazle da adibidez,
BBC Irratiak bere 4 katean eskaintzen dion “The Archers
programa.

Krisi finantziarioak
agertokiaren protagonismoa hartu aurretik, mende berri hau krisi
energetiko-klimatikoarekin hasi genuela gogoratzen…?. Biak, dena
dela, eredu ekonomikoaren zutabe neoliberalen ondorioak dira.
Diruaren krisia, merkatuak araututa bideratu daiteke, erabakiak
hartzen badira, noski, ez bestela (ikasteko heterodoxia bloga). Baina,
hazkunde ekonomikoa mugagabea bideragarri dela, mundu mugatu batean?
Dogma (kontraesan handia) hori, soinetik kentzea nola lortu?
Hirigintza ekimen honek, burua agertzen hasi den Deshazkundearen
proposamen ekonomikoarekin egiten du bat, bere oinarri teorikoetan.
Gure artean, merezi du adibidez, Roberto Bermejoren lanen bat
irakurtzea.

(irudia: carbusters.org)

Ekimenak, etorriko den
energia eskasiaren eta kutsaduraren krisi horretarako, hirietan
bertan bitarteakoak jartzen hastea du xedea. 2005 urtean hasi zen
formalki, egitasmo pilotu baten bitartez, Kinsale (Irlanda) herrian,
“gainbera energetikoaren aurkako ekintza plana” deituriko baten
bitartez. Erregai fosilen hornidura eskasia egoeran batetan, toki
komunitate baten bizitzari nola eutsi erakutsiko zuen orri-bidea
landu nahi zen. Laburbilduta, Eraldeketa Bidean ekimeak “Petrolioaren
ekoizpenaren Gailur-Jotzea”
eta “Aldaketa Klimatikoa”-ren
arazoei, gizarte zibiletik bultzatutako metodologia partehartzaile
baten bidez, hiriek duten energiarekiko menpekotasuna nola gutxitu
bilatzen du. Hiri-komunitate eusgarri eta iraunkor (eta orekatuago)
batera heltzea da jomuga. Pentsamendu eta ekimen
korronte honen oinarriak hurrengo galdera-eratzunetatik abiatzen dira
(webgunetik hartuta):

– Ezinbestekoa denez
energia kontsumo maila baxuago batekin bizi beharko garela
hausnartzea, hobe da prestatuta egotea, bapatean harrapatuta
aurkitzea baino.

– Gure komunitate eta
herriek ez dute, petrolioaren gailur-jotzeak ekarriko dituen energia
talka bortitzei aurre egiteko sendotasun nahikorik, gaur egun.

– Modu kolektibo batean
jardun behar gara, eta orain hasi behar gara

– Gure inguruan genio
kolektiboa liberatuta diseinatu ditzakegu modu sortzaile eta
ekintzailean gure kontsumo energetikoaren murrizketa, eta planetaren
muga biologikoarekin bat egiten duten bizimodu aberats eta
kontzienteak.

Gaur egun, 200 ekimenetik
gora daude abian “Transition Network” deituriko mundu osoko hiri
eta komunitate sarean. Euskal-Herrian ekimena hasi nahian ari dela
pentsatu daiteke, Deshazkundea web-gunean argitartzen dutena ikusita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude