Ez adiorik, Joseluis: Ez adiorik, Joseluis
(2012an)
“Azken bolada honetan, zein bere arloari lotuz, gure harremana, lehen bezalaxe, eskutitzetan eta e-postetan landuz eta sakonduz joan da. (Agian, besteren batek noizbait paper hori guztiok bilduko lituzke liburuxka batean. Arlo eta gai desberdinetako informazio pilo bat trukatu diogu elkarri. Baina, horretarako, ezer egitekotan, urteak, urte asko, igaro beharko dira.)”
UEUko blogean idatzitakoak, Joseluis-ez:
Txillardegik autodeterminazioaz (tanta batzuk)
Honetaz eta horretaz (Txillardegi tartean)
Txillardegi: Ia 10 urte hire konpainiarik gabe…
Txillardegiri, ene apurraren gauzatxo batzuk
Segida:
Ene Bidea:
JoseLuis-ek argi zeukan afera: 2006ko Txillardegi…
Nik neuk 2006an topatu nuen MTM-ko (Moneta-Teoria Moderno) jendea.
Joseluis joan zitzaigun… Ez zegoen ezer egitekorik EHko mundu autonomistan…
Ezintasuna alboratu dut, betiko. Jende mediokrearekin denbora galtzea bukatu da…
2006tik aurrera, Warren Mosler-ek esaten duen moduan, ahalegindu naiz “to fight the good fight”, alegia, MTM ikasteari, Euskal Herri osoan hamaika hitzaldi emateari, arkikulu mordoak idazteari (zentsura absolutua jasan arte), eta UEUko blog honetan aparteko lan eskerga plazaratzeari.
Aspaldi honetan, MTMrekin batera GAZA dut aztergai…
Orain, nire espazioa Mundu zabala da hala ekonomian (MTMren bidez) nola geopolitikan (GAZA, Israel, AEB, NATO, BRICS, …).
Alta, Euskal Herria beti dago, eta egongo da, nire baitan. Orain beste maila batean, beste modu batean, beste eginkizun batzuetan: ikus We Basques do need a real Basque independent State in the Western Pyrenees, in Javier Sádaba: “Con la edad soy más radical, no más moderado”. Izan ere, zenbat eta zaharrago izan orduan eta erradikalago bilakatu naiz.