Munitibar: oroimen eguna

Munitibar 1937/04/26, Aire-eraso baten kronika liburuaren aurkezpen ekitaldiaren bukaerako bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=76EYGCvYJIw&t=15s

Gonbidapena:

Bai egun ederra, giro bikaina eta konpainia ezin hobea…, Axular zaharra gogoratuz…

Axular nagusi:

Arratsalde batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz kanta baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, euroa, eurogunea, eta Europar Batasunadioenak distopia, fartsa2, neoliberalismoa, austeritatea eta autonomia dioela erakustea.”

(Gogoratu ondoko hau: Gaur egungo aukerak Europan)

Izan ere, oraingo egoera berezi eta aldrebestu honetan on egingo digu geuri, hots, independentistoi, alegia, separatistoi, aspaldiko kantak berriz martxan jartzea…

Sabino no debió de morir

Eurolandia eta Brexit

… la independencia de Euzkadi bajo la protección de Inglaterra, será un hecho un día no lejano.”

Si Sabino viviría,/ otro gallo cantaría,/ la patria se salvaría,/ y Euzkadi sería feliz”

Ibar Ezkerreko kanta

Non daude separatistak?

Euzkaldiko monetaz

Horrelako galdera luzatu zenidaten: Zer pentsatzen duzu gerla (inzibil!) denboran jaulki zen euskal monetaz?

Belgikan egindakoez. Txanpon eta billeteez, alegia.

Archivo:Pays Basque, 1 Peseta du Gouvernement d’Euskadi.jpg

Billet Basque 100 Pesetas Recto.jpg

Billet Basque 100 Pesetas Verso.jpg

Perfektuak izateko, Patxik aipatu zuen bezala, Gobierno de Euzkadi behar zen jaulkitzaile bakarra, inolako Espainiaren berme edo babesarekin.

Orduan bai, orduan Moneta Teoria Modernoaren (MTM) benetako aitzindariak izango ziratekeen aspaldiko euskaldun horiek, hau da, egiazko independentzia ekonomikoa lortzeko bidean egongo ziratekeen…, oraingo MTM-koek baino ia 60 (!!) urte lehenago.

Hala ere, arlo honetan, nahiko onak izan ziren, oso azkarrak, Jose Antoni Agirre eta Lekuberen kontseilariak.

Oraingo ekonomialari sasi independentistak lekutan daude hango jendearengandik, paradisu autonomiko hutsean bizi dira…

Benetan onak, aspaldiko haiek!

Independentziarako haria hauxe dateke:

  1. Sabino Arana Goiri (independentzia politikorantz, Gibraltar anzeko protektoratu ingelesaren menpe, sarrera gisa),

  2. Jose Antonio Agirre (independentzia ekonomikorantz, moneta berezia jaulkitzen, hurrengo urrats bezala)…

  3. gehi Markina, Etxebarria eta Munitibar inguruko langileak, https://ahaztuenoroimena.com/-koak : Patxi, Aina, Mario, Aitor, eta agian enparau batzuk (Irati eta biok, kasu), gaur egungo MTM zabaltzen nonahi eta noranahi!

Saia zaitezte!

Gora zuek, beti bezala, lan ederra egin duzue eta.

Mila esker gonbidapenagatik, Patxi. Konpainia ederra, lagun onak, aparteko ekitaldia, bukaera ezin hobea gehi gero janaria oso ona  benetako giro atsegin eta lagungarrian.

Idatzi zenidan legez, “Harro hadi Munitibar; ekitaldiko malkoen olatua gara, oraindik ere bagara!”

Holaxe izan bedi!

Esker mila, berriz!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude