Gernika twitterretan

Gernikaz

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1516015435728236544)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

Gernika

https://naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/2022-04-17/hemeroteca_articles/gernika-1

Zorionak!

Artikulua

Gernika

Amaia Uribe

(https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/2022-04-17/hemeroteca_articles/gernika-1)

New Yorkeko puntan egon arren, Gernika ingurukoa naizela esaten dudanean askok hitz egiten didate bonbardaketari eta margolanari buruz. Argi dago, beraz, Steerren eta Picassoren ekarpena itzela izan dela gertatutakoaren berri izaten jarraitu dezagun.

Gernika, euskaldunen herri zaharrena eta euskal tradizio kulturalaren erdigunea, erabat suntsitu zuten atzo arratsaldean matxinoen hegazkinek. Frontearen lerroetatik urrun zegoen herri babesgabe honen bonbardaketak hiru ordu eta laurden iraun zituen zehazki; hiru mota ezberdinetako hegazkin alemaniarren eskuadroi indartsu batek, tartean Junkers eta Heinkel bonba-jaurtitzaileek, mila libra bonba baino gehiago eta 3.000 jaurtigai inguru bota zituzten. Eraso-hegazkinak, bien bitartean, altuera gutxira igarotzen ziren herriaren erdigunetik, zelaietan babesten ari ziren zibilak metrailatzeko».

Honela hasi zuen George Steer kazetariak Gernikako bonbardaketaren berri emateko idatzi zuen kronika. Berari esker, batzuek ezkutatu nahi izan zuten egia argitara atera zen eta sarraskiaren salaketa mundu osoraino iritsi zen. Bonbardaketa gertatu eta bi egunera argitaratu zuten kronika “The Times” eta “The New York Times” egunkarietan eta argi geratu zen, Kondor Legio nazia izan zela Gernikan txikizioa eragin zuena. Pablo Picassok George Steerren artikuluak irakurri zituenean, “Gernika” margotzea erabaki zuen eta artelan hori gerraren kontrako ikur bihurtu zen. Eta oraindik ere bada. New Yorkeko puntan egon arren, Gernika ingurukoa naizela esaten dudanean askok hitz egiten didate bonbardaketari eta margolanari buruz. Argi dago, beraz, Steerren eta Picassoren ekarpena itzela izan dela gertatutakoaren berri izaten jarraitu dezagun.

Gure aitona-amonek, baina, ez dute artikulurik eta koadrorik behar izan apirilaren 26 hartan jasan zutena gogoratzeko. Urteak igaro arren, ezin dute ahaztu basakeria hura eta oraindik ere, urduri jartzen dira urteurrena iristen den bakoitzean sirena hotsak entzuterakoan. Amuma Kontxak zazpi urte baino ez zituen, hegazkinak Gernikarantz abiatzen ikusi zituenean. Oraindik ere entzuten ditu hegazkinen soinua, helduen garrasiak eta bonbardaketak utzi zuen isiltasun mingarria. Oraindik ere gogoratzen ditu hondakinez eta harriz beteriko kaleak. Adibide bat baino ez da honakoa. Gernikako etxe guztietan daude hau bezalako istorioak edo are gogorragoak.

85 urte igaro dira eta bonbardaketa jasan zutenetako asko hiltzen ari dira. Beraz, bonbardaketa jasan zutenen ilobak gara memoria historikoa bizirik mantendu behar dugunak. Kontatu diezaiegun seme-alabei, faxistek 3.000 errugabetik gora hil zituztela. Euskal kulturaren eta tradizioaren erdigune zen herria erabat suntsitu zutela. Eta kontatu diezaiegun, baita ere, errautsetatik berpiztu eta Gernika berri bat eraiki zutela. Itxi gabeko zauriak dituena, baina injustiziak salatzeko adorea daukana. Izan ere, 85 urte igaro diren arren ez dugu Gernikako bonbardaketa ahaztu eta ez dugu ahaztuko.

New Yorkeko puntan egon arren, Gernika ingurukoa naizela esaten dudanean askok hitz egiten didate bonbardaketari eta margolanari buruz. Argi dago, beraz, Steerren eta Picassoren ekarpena itzela izan dela gertatutakoaren berri izaten jarraitu dezagun.

Zenbait twitter

A) (https://twitter.com/tobararbulu/status/1516018582328680458)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

1. Gernikaz gehiegi idatzi eta hitz egin da azken bolada honetan...

Bereziki, era ez-kritiko batez, Ukrainan gertatzen ari denarekin parekatuz…

Baina Ukrainan ‘Gernika’ asko izan dute, bereziki 2014tik aurrera, estatu kolpe bat izan zenetik….

B) (https://twitter.com/tobararbulu/status/1516018917319323657)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

2. Mendebaldeko prentsak ez ditu aipatu ere ez sarraski horiek…

Orain aldiz, pailazo kaxkar bati ohorea eman nahian!

Baina batzuek aspalditik salatu dute: Scott Ritter, tartean.

Ikusi ondorioa: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/16/scott-ritter-twitter-en-gerlak/

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1516020397719887877)

Ikusi hemen Scott Ritter-ek egindako zenbait elkarrizketa:

1) https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/13/ukraina-errusia-aeb-eb-nato-txina-11/

2) https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/13/ukraina-errusia-aeb-eb-nato-txina-12/

3) https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/14/ukraina-errusia-aeb-eb-nato-txina-13/

4) https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/15/ukraina-errusia-aeb-eb-nato-txina-14/

5) https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2022/04/16/ukraina-errusia-aeb-eb-nato-txina-15/

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1516022708882001926)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

Dan Coh@dancohen3000

Extremely troubling that @realGonzaloLira, a US citizen in Ukraine, has disappeared from social media.

He was scheduled to interview me last Friday about Zelensky’s SBU kidnapping and assassinating dissidents, and now I fear he has become its latest victim. #WhereIsGonzaloLira

Txioa aipatu

Gonzalo Lira@realGonzaloLira

mar. 26

You want to learn the truth about the Zelensky regime? Google these names:

Vlodymyr Struk

Denis Kireev

Mikhail & Aleksander Kononovich

Nestor Shufrych

Yan Taksyur

Dmitri Djangirov

Elena Berezhnaya

If you haven’t heard from me in 12 hours or more, put my name on this list.

GL

2022 api. 18

(Argi ote?)

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude