Zipriztinak (Euskal Herriaz) (2)

Hasierarako, ikus Zipriztinak (Euskal Herriaz)

Segida:

Joseba Sarrionandia-ren aipaturiko 1998ko bi artikulu horien ondoren, hona hemen segida interesgarria, jakiteko nola Euskal Herriko progre gehienek (guztiek?) saldu zuten beren ‘arima’…

Ikaragarria eta adierazgarria!

Zer gertatu da 2012tik 2017ra? Zergatik?

Esplikatuko al digute saltsa horretan parte hartu zuten guztiek zer gertatu zen? Norekin hitz egin zuten, zertarako?

Nola ulertzen da gaur egungo egoera?

Euskal Herriaren Hego aldeko denak, den denak, Espainiaren alde daude (despistatzeko edo, espainiar errepublika baten alde!), autonomismo ‘berri’ baten alde, …, itsu-itsuan.

Hori guztia, presoak ‘hurbiltzearen’ truke?

Hurbilketa? Noraino?

Zenbat urte pasatuko dira, preso guztiak (eta erbesteratu guztiak), guzti guztiak, nor bere etxean, ikusi arte?

Zenbat trapu zahar eta zikin azalduko dira tartean?

Espainiar estatuko ‘jende’ nagusiekin, zer nolako tratua egin zuten, ondokoek?: I.Z.,G.Z., …, U.U., T.R., …, K.L., L.M., M.Z., … A.Oi., M. O. eta I. S. direlakoek?

Jende gehiagorik ote zegoen tartean, aparailu politikoetatik at, ohiko stalintxoengandik kanpo?

Mesedez, arren, otoi, faborez, please,… Zain gauzkazue! Esaguzue!

Denboraz, den-dena jakingo dugu!

Hortaz, hobe, aldez aurretik, mea kulpa aitortzea…

Mozorroak kentzeko ordua eta garaia heldu dira!

Guztiontzat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude