Udaberriko bi zipriztin

(i) Olatz Zugasti: “Unibertsaltasuna, gure herrian behintzat, gureari uko egitea bezala ulertzen da”

(https://www.argia.eus/albistea/unibertsaltasuna-gure-herrian-behintzat-gureari-uko-egitea-bezala-ulertzen-da)

Zein iritzi duzu feminismoaz?

Galderak izaera politikoa du eta erantzuna ere klabe politikoan ematen saiatuko naiz. Estatu baten barruko edo nazioarteko afera sozialei ezin diezu aurre egin, zure estatua, zure nazioa okupaziopean baldin badago: arrazoi horrengatik feminista (langile, enpresari, hezitzaile, hizkuntzalari, musikari…) euskaldunek ezin diote beren estatuari legeak aldatzea aldarrikatu, euren herriaren nazioarteko independentzia eskubidea, oinarrizko eskubidea eta beste eskubide guztien aurrekoa kendu baitio inperialismoak. Beste era batera esanda, herri okupatzailearen feministak herri okupatuaren feministen zapaltzaileak dira! Espainiako Kongresuan eta Gobernuan ba omen daude feministak: Euskal Herriari bere autodeterminazio eskubidea urratzen eta ukatzen diote, izaera bera ukatzen diote, inperialistak baitira feminista horiek ere. Orduan, nori aldarrikapena? Ez nago joko horretan inondik inora. Okupatzailearen politikak hobetzera jokatzen badut, nahi edo ez, okupazioa legitimatzen ari naiz.

(ii) Fakir eta Ibar Ezkerra

Mayo (Imanol Larzabal)

https://www.youtube.com/watch?v=f2ypZC5Ss8U

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude