Mundu zoro hau!

(i) Hasiera gisa

“Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberri triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak.”

(http://www.teatro-testuak.com/aresti/aresti3.html)

(ii) Gora Euskal Herri zapaldua

non Granada honetako enpresak lozorroan (sic) dauden: zoramen absolutua!

non dena, alegia, krisi osoa mandangaren bidez konponduko den, GED-k dixit (Gure Eskurentzat, «kultura demokratikoan sakonduz» erantzun behar zaio krisiari): harrigarria benetan!

(iii) Gora gu eta, bereziki, gora besteak!

Mon dieu!

Geldi dadila mundu zoro hau, arren!

(iv) Erremedioaren bila

Diru Teoria Modernoa (DTM) ikasteko prozedura

Bill Mitchell-i segituz (http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=5224), hona hemen beharrezko urratsak,

1. Ahantz nor zaren.

2. Ahantz gobernuaz -ona ala txarra- pentsatzen duzuna, berarekin itsatsita zaude.

3. Ahantz pentsatzen duzuna politika sozialaz, ahantz emozio guztiak.

4. Ahantz zer naziotan bizi zaren, ez du axola.

5. Ahantz aldez aurreko kontzeptu ekonomiko guztiak eta prestakuntza (baldin baduzu).

6 .Orduan ahalegindu ulertzen irakurtzen duzuna.

Soilik DTM delakoak salbatuko zaitu, gaitu!

(v) Irakurtzen hasteko

Lagungarria izango zaizulakoan: Heterodoxia ekonomikoaren bloga

(vi) Azken gomendioa

Ikasi, ikasi eta ikasi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude