Ia guztientzako ekonomi gidaliburua (Itzulpena)

Ia guztientzako ekonomi gidaliburua (John Kenneth Galbraith)

CSS Template

http://www.buruxkak.eus/liburua/ia-guztientzako-ekonomi-gidaliburua-itzulpena/2063 —-> deskargatu

(1988an argitaratua, UEUn)

ITZULTZAILEAREN SARRERA

Eskutan daukazun liburuxka hau elkarrizketa baten emaitza da. Galderak egiten dituena Nicole Salinger duzu, kazetaria berau. Erantzunak ematen dituena John Kenneth Galbraith, beste gauzen artean, honako liburu hauek, besteak beste, idatzi dituen ekonomilari ospetsua: A Theory of Price Control (1952an), American Capitalism (1952an), The Affluent Society (1958an), The New Industrial State (1967an), Economics and the Public Purpose (1973an) eta Economics in Perspective (1987an).

Salinger kazetariak amateur batek eginen lituzkeen galdera zehatzen bidez ideia ekonomikoak planteiatzen ditu. Galbraith-ek hizkuntza bakun batez ekonomi zientzia zer den eta zertan diharduen ulertzera garamatza: Hemen aurki baitaitezke klasiko direnetik Marxenganainoko ekonomiaren funtsezko natura, diru eta bankuen eginkizuna, politika fiskala eta moneta-politikaren modus operandia, korporazio handien garapena, zergatik dauzkagun denbora berean inflazioa eta langabezia eta nola aurrea har, baita nazioarteko ekonomi eta moneta-arazoen gaurko krisiaren kausak ere. Umorea ez zaie falta bioi gainera.

Zergatik euskaraz? Ekonomi zientzian misteriorik ez dagoelako eta berau frogatzeko euskara hutsean eta lauean eguneroko bizitzan hainbeste markatzen gaituen arloaren jabe eta nagusi izan behar dugulako.

Elkarrizketa hau Galbraith eta Salinger-en liburuan, hots, Almost Everyone’s Guide to Economics delakoan dago. Euskal irakurlegoari gehien interesatzen zaiokeena mamia izanik, ez hitza, ez dugu hitzez hitzezko itzulpena egin. Zeren-eta gure Barandiaranek bildu zuen harako “Izen duen guztia omen da” famatuaren ordez guk nahiago baitugu Shakespeare-ren honako hau:

Zer dago izen batetan? arrosa deitzen dugunak beste edozein hitz batez emanen luke bezain usain atsegina.”

Ongi esanak Galbraith-enak dira. Gaizki itzuliak, nireak. Hitz handitan erori gabe eta bonbezia guztia baztertu nahirik, nolabait hemen duzuna definitu nahiz, hauxe litzateke liburuxka honen azpizenburua: Ekonomiaz jakin nahi zenuen eta inor zuri kontatzera ausartu ez den guztia edo Enperadorea biluzten ari.

Lana Garazi eta Irati geure alabatxooi eskainia dago. Ailedi beraien belaunaldia Euskal Herri osoko ekonomiaren jabe.

Andolin Eguzkitzari, berriz, eskerrak ematen dizkiot itzulpen hau orrazten lagundu didalako.

Santurtzin, 1986ko abendutik 1987ko udaberrira.

Joseba Tobar-Arbulu

 

Joseba Tobar-Arbulu-k 1982an ingeniaritzan doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1984ean zientzi soziologian masterra eskuratu zuen Kanadako McGill Unibertsitatean, 1984tik 1986ra McGill Unibertsitatean garapen sozialez eta ekonomiaz ikerketan ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli zen. 1986tik UEUn aritu da.

Soziologia eta ekonomi zientziari buruz euskaraz, ingelesez zein espainieraz ikerketa eta dibulgazio mailako artikulu franko dauka argitaraturik, beraren “hobby-a” mekanika kuantikoa delarik.

Gehigarria

John Kenneth Galbraith-engandik Warren Mosler-engana…

In SEVEN DEADLY INNOCENT FRAUDS OF ECONOMIC POLICY

(http://moslereconomics-kg5winhhtut.stackpathdns.com/wp-content/powerpoints/7DIF.pdf )

Prologue

The term “innocent fraud” was introduced by Professor John Kenneth Galbraith in his last book, The Economics of Innocent Fraud, which he wrote at the age of ninety-four in 2004, just two years before he died. Professor Galbraith coined the term to describe a variety of incorrect assumptions embraced by mainstream economists, the media, and most of all, politicians. (…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude