Javier Sádaba, laukoterako bigarrena?

(i) Hasierarako:

In Gure Esku Dago: zer? , Sadabak aspaldian idatzitakoa:

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.”

Hitzaldi askotan eta UEUko webgunean aipatu dudan bezala: “Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?

(ii) Kanta:

In Ibar Ezkerreko kantaz (segida)

Axular revisited:

Arratsalde batez, … on zatekeiela, gauza hunetzaz kanta baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, mandanga dioenak autonomia dioela erakustea.”

(Mandanga, alegia, existitzen ez den ‘derecho a decidir’: ‘Mandanga’, zer ote da?)

Mendigoizaleen kanta:

¡No queremos Estatuto

ni tampoco autonomía,

queremos la independencia

de nuestra patria oprimida!

(iii) Sadaba-ri egindako elkarrizketa:

(a) «Euskarazko hitz batek esaten du garbienik zer behar den orain: presoak ‘etxera’»

«Euskarazko hitz batek esaten du garbienik zer behar den orain: presoak ‘etxera’»

Atzo zortzi, Orain Presoak martxako agiria irakurri zuen Sadabak. Ez du auzi hori kezka bakarra; kontakizuna, autodeterminazioaren defentsa, proiektuak… Gabeziak ikusten ditu abertzaleen artean.

BERRIA

2019ko urtarrilak 20

Javier Sadabak (Portugalete, Bizkaia, 1940) duela bederatzi urte hartu zuen erretiro profesionala, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan —Etika katedraduna da—, baina plaza publikoa ez du utzi; «agian, lehen baino lan gehiago egiten dut; teraupetikoki, ondo datorkit». Gaztetxo zela Portugalete eta Bilbo laga, eta, hainbat lekutan ibili ostean, Madrilen bizi da azken 40 urteotan. «Madrildarra naiz, baina bihotza Euskal Herrian daukat». Atzo zortzi Bilbon izan zen, Orain Presoak manifestazioan, eta bukaeran gaztelerazko agiria irakurri zuen. «Gustura sentitu nintzen martxan, eta ikusi nuen jendea konbentzimenduz joan zela». Sadaba filosofoak dio Madrilen Euskal Herrian gertatzen denaz nahikoa gutxi dakitela. «Dakitenen artean, bi multzo daude: animatzen nautenak —ezaugutzen naute— eta Twitterren-eta biraoak egiten dizkidatenak. Nik uste jendeak pertsona koherentetzat naukala, eta esango nuke ondo hartzen nautela, nahiz eta ez egon ados nirekin».

(…)

Ba al dago beti jarrera etikoa izan duenik?

Ez. Ehunka lagun hil ditu ETAk, baina hor daude GALen, BVEren eta abarren hildakoak ere, asko eta asko. Tortura kasu ugari ere egon da, eta dokumentatuak daude, gainera.

Termino eta kontzeptu asko daude plazan: bizikidetza, berradiskidetzea, memoria, egia…

Hizkuntza dominatzen duenak, egoera dominatzen du. Gobernuentzat, estatuentzat eta kapitalarentzat funtsezkoa da hizkuntza dominatzea. Hitzak ezartzen dituzte, erraztasun handiz. Guk jakin behar dugu hitz bakoitza zer den, zer jatorri duen. Ondo erabili behar dira eleak, ondo aplikatzeko. Euskal gatazkan egiari buruz hitz egin nahi bada, gauza bakoitzari bere izenarekin deitu beharko zaio. Eta ez dago egia bakar bat; asko daude, eta guztiak jakin behar dira. Horrez gain, bestea aitortu egin behar da, ez ezabatu.

Nola bukatu zuen ETAk?

Poztu egin naiz desegin zelako. Baina balorazioa ez da egin behar bukaerako aldiaz soilik, oso garai desberdinak egon baitira haren ibilbidean. 60 urtean iraun du, eta ETAren sorrera garaian zeuden 1968ko maiatza, Vietnamgo gerra, mugimendu gerrilleroak Latinoamerikan, Brigada Gorriak… Konbikzioz, indarkeriaren erabilpenaren aurka nago, ez bada azken-azken bitartekoa. Bukatu du ETAk, eta poztu naiz. Nik uste desegitea beste aukerarik ez zeukala jada; jende asko oso nekatuta zegoen, indarkeriarekin ez zen biderik ikusten eta ETA eskas zegoen gaitasun operatibo aldetik.

Noiz behar zuen ETAren bukaerak?

Aljerren [1989] aukera handi bat galdu zen. Saihestuko ziren gero izandako heriotzak-eta, eta indar handiagoz negoziatuko litzateke. Lizarra-Garazin ere [1998-1999] galdu zen aukera bat. 2005-2007an ere ETA iritsi zen estatuarekin hitz egitera, baina gero bide hori betiko bukatu zen. Aurrekoan Bilbon ezker abertzaleko buruzagi batek inertzia aipatzen zidan, eta arazo handitzat zuen. Gainera, gatazkaren teorizazio gutxi egin da. Ikurrak lagungarri dira beti, baina gauzak esplikatu egin behar dira, ondo. Ez naiz ari gatazka armatuaz soilik. Esplikatu behar da zer den euskal sozialismoa, zer den abertzalea izateke independentista izatea... Aspalditik egin behar ziren halakoak. Bestela, hitzak lapurtzen dizkigute.

(b) «Gure herrian badago arrazoi etiko bat autodeterminazioa eskatzeko»

«Gure herrian badago arrazoi etiko bat autodeterminazioa eskatzeko»

2019ko urtarrilak 20

ETA osteko garaian euskal politikan gerta daitekeenaz jakin-mina duela aitortu du Javier Sadabak.

Zein da zure jakin-mina?

Indar abertzaleek zer egingo duten da orain interesatzen zaidana. EAJk egingo duena aurreikus daiteke, halako alderdi bat baita. Baina nola eboluzionatuko du ezker abertzaleak? Ez naiz inor EH Bilduri ezer aholkatzeko, baina, agian, ez luke hainbeste izan beharko EAJren bidelagun edo ez lioke hari hainbeste egin beharko akonpainamendua. Programa independentista argi bat izan beharko luke, eta politika sozial propio bat, kultura popular indartsu batekin. Biek erabakitasun handiagoa izan behar dute, badago-eta arrazoi etiko bat autodeterminazioa eskatzeko, gu bezalako herrien eskubide bat delako.

Lor al daiteke aitortza hori?

Lortu zuen Quebecek, lortu zuen Eskoziak, eta ez gara ari koloniez hizketan. Espainiako Estatuan zaila dago. 1978ko Konstituzioak ez zuen jaso autodeterminazioa, baina demokrazia edozein konstituzioren gainetik dagoenez, negoziatu daiteke eskubide horren aitortza eta gauzatzea. Segitu, eta bestea konbentzitzen saiatu beharko da, inteligentzia eta abilezia izanik. Historia sekulako abiadan aldatzen ari dela ikusten dugu, eta lortu ezinak direnak lortzeko modukoak bihurtzen direla.

Ezin bada paktatu, zer?

Azkenean, paktatu egin behar da. Estatu bat izan daiteke erabat independentea, izan daiteke estatu ko-burujabea, konfederala, federala… Aukera bat edo bestea paktatu daiteke. Baina euskal estatua nahi dutenak ez dabiltza aukera horiez hizketan. Alternatibak jarri behar dira mahai gainean, eta gero adostutako erreferendum bat egin. Hiru aukera plantea daitezke, nire ustez: guztiak berdin segitzea, erdibideko egitasmo bat —nik uste hori zela Ibarretxe Plana [EAEko 2004ko Estatutua]; eta nahikoa ongi zegoen egina— eta erabateko independentzia.

Euskal Herrian erabakitzeko eskubideaz hitz egiten da.

Ez zait bereziki gustatzen termino hori. Nazioarteko testuetan autodeterminazio eskubidea dator, ez erabakitzeko eskubidea. Hau anbiguoagoa da. Harira joan behar da, eta termino kontu honetan ez nuke batere amore emango.

Zer zeregin du gizarte zibilak?

Ni nahikoa antipolitikoa naiz. Alderdiak erraz konpontzen dira elkarrekin; denei axola zaien zerbait badago, albo batera uzten dituzte diferentziak eta moldatzen dira. Ez nuke esango alderdi politikoengan dudan konfiantza hutsaren hurrengoa denik, baina bai oso txikia dela. Gizartean erein behar da. Oso indartsua izan behar du gizarteak, hitz egin behar du. Beraz, lehendabiziko lana: jendea hezi. Izan dadila bere ekintzen erantzule, eta erantzukizuna eska diezaiela besteei. Politikariak ez dira gure jabeak.

Nola dago euskal gizartea?

Madrilen bizi naiz, baina badaukat harremanik Euskal Herriko jendearekin, eta esango nuke ETAren osteko garaian pentsatzen zena baino egoera hobean dagoela euskal gizartea. Zain dago, baina giro aldetik lasaiago ikusten dut. Orain arte hitz egiten ez zen jende bat elkarrekin ikusten duzu. Giro hori nabaritu nuen lehengo astean Bilboko manifestazioan. Heldu egin behar du egoera honek; intelektualki, lehenik. Baina intelektualki esaten dudanean, ez naiz ari abstrakzioaz; gauzak pentsatu egin benar dira, gero programa bat edukitzeko, jakiteko zer nahi den. Jakin eta gero jarriko dira baliabideak. Pentsatze eta jakite kontu horietan ikusten dut euskal gizartea okerrago giroan baino.

Bi berri onak azken bolada honetan, esperantza ez galtzeko beste.

Lehena: Independentziaren bermea, ea euskal kazetariek ikasiko duten!

Bigarrena: «Gure herrian badago arrazoi etiko bat autodeterminazioa eskatzeko», ea ezker abertzalekoek ikasiko duten!

Laukote osatzeko, bi ote gara jadanik?

Agian goian aipaturiko galdera beste modu batez birformulatu daiteke hemendik aurrera: Non daude laukotea osatzeko beste biak?

Baina oraindik, quosque tandem, mandanga nagusi (‘Mandanga’, zer ote da?).

Bien bitartean, segi dezagun geure ‘programarekin’:

(a) Lehendabizi, dirua zer den jakin behar da

Eric Tymoigne‏ @tymoignee 2018 abe. 25

The day monetary economists can dissociated the nature of money from the functions it performs, will be a day of great progress in understanding monetary mechanics. #moneyisNOTwhatmoneydoes

Warren B. Mosler‏ @wbmosler

(https://twitter.com/wbmosler/status/1077637118992834569)

Honi erantzuten: @tymoignee

That’s the day they recognize it as a simple tax credit. 😉

2018 abe. 25

(b) Bigarrenez, programa mahai gainean jarri behar da

Hona gurea, Portugaleten bertan emanda:

Ekonomiaz jakin nahi zenuen eta galdetzeko ausartu ez zinen ia guztia

Ondorioz,

(c) Hirugarrenez, esperantzarik egon badagoela jakin behar dugu

Izan ere, Euskal Herria Suitza txiki bat Suitza handi batean izan daiteke.

Alegia, izan dadila gure Herria Suitza txiki bat Europan, “una Europa concebuda com una Suïssa en gran”.

(i) Suitza txiki bat:

Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke

(ii) Suitza handi batean:

Alegia, Jordi Graupera-ren hitzez,

Si buidem Barcelona de la seva història, algú l’omplirà d’una altra cosa
(https://www.nuvol.com/noticies/jordi-graupera-si-buidem-barcelona-de-la-seva-historia-algu-lomplira-amb-una-altra-cosa/

“…quina idea pot aportar Barcelona que sigui rellevant per a la resta del món?

una Europa concebuda com una Suïssa en gran, és a dir, una Europa on els procediments democràtics ho ancoren tot”

(iii) Alegia, Konfederazio handi batean

Enric Vila-k dioenez,

ElNacional .cat‏@elnacionalcat

En el fons, el Brexit defensa l’esperit més idealista de la Unió Europea, que en el seu origen va ser concebuda com una confederació de nacions lliures, lligades per la democràcia, per @enricvd

El Brexit sense boira

(https://www.elnacional.cat/ca/opinio/enric-vila-brexit-sense-boira_344718_102.html)

2019 urt. 17

(d) Sine qua non-eko baldintza: zabor mota guztia alboratzea, hasi mandangarekin eta bukatu ezkerkeria1 askorekin, gehiegirekin

Horretarako medizina bakarra: ikastea, ez dago beste erremediorik!


Iruzkinak (2)

  • joseba

    “… Cada vez menos fuimos los que continuamos defendiendo el vapuleado Derecho de Autodeterminación,…”

    Javier Sádaba. Memorias desvergonzadas, 2018, p. 30, Almuzara.

  • joseba

    Derecho de Autodeterminación:

    “… he defendido y defiendo el derecho de autodeterminación de Euskadi. De ahí no me he apeado nunca. (…)”

    Javier Sádaba. Memorias desvergonzadas, 2018, p. 61, Almuzara.

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude