Baledi eta balitz

UEUko blog honetan hamaika biderrez aipatu dut baledi eta balitz-en arteko desberdintasuna.

Lehen aldiz, 2006.12.01ean1

Azkena, 2018.06.22an2

Ikas dezagun…

Ikus https://zuzeu.eus/euskara/etor-baledi-etorriko-balitz/

Bertan, Josu Lavin-ek dioenez;

Euskara Batuaren Eskuliburuan irakurri ahal dugu irudiko testua:

EROS BADEZA eta JOAN BANADI formak ez dira behar bezala irakatsi azken 50 urte honetan. Logikoa da, beraz, indikatiboko presentea erabil dadin subjunktibokoaren ordez, berezko ez duen esanahiaz.

ETOR_BALEDI = ETORRIKO BALITZ

Ez, ez dute gauza bera adierazten. Inola ere ez.

ETOR_BALEDI erabiltzen dugunok badakigu bereizten:

baletor (baina ez dator)

etortzen balitz (baina ez da etortzen)

etorriko balitz (baina ez da etorriko)

Hirurak irrealak dira, baldintza irrealak.

ETOR BALEDI, ordea, baldintza posiblea da. Norbait etor liteque eta kasu horretan, hau da, etor baledi… zerbait gerta lekioke.

Forma hau ikasi ez duten euskaldunek, euskaldun gehienek, ETORRIKO BALITZ formari orain zentzu irreala, orain zentzu posiblea ematen diote.

Baina ez dira ber gauza!

Halaber, irakur sarrera horretan dauden iruzkinak (edo pentsamenduak)

Hortaz, balediko Euskal Herri independentea, litekeena da, posiblea da…

Balizko Euskal Herri independentea, irreala da, ez da posible, ezin liteke…


In Euroaren etorkizuna: Altxor Publikoak eta Banku Zentralak: Balediko Euskal Herri independentean, Euskal Banku Zentralak (BZ) euroak jaulkiko ditu, frantziar, espainiar zein alemaniar BZek egiten duten bezala. (Jakina datekeenez, ‘baledi’ potentziala da; ‘balitz’ irreala.)  Euskal Banku Zentralari buruz, ikus  http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2005-09 06&orria=006&kont=016. Baina,  nahiko ote da euskal BZ edukitzea, ekonomian independentea izateko?

(2016an gehitutakoa: ikus 2004an BERRIAn argitaratua: Euskoak, euroak eta abar…, https://es.scribd.com/doc/256157796/Euskoak-euroak-eta-abar).”

2 In E-posten trukaketa Robin McAlpine-rekin: “Derek Henry eskoziarrak Eskoziaz, Eskoziako independentziaz eta SNP delakoaz aipatzen duena, nik neuk horixe eta askoz gehiago esaten dut Euskal Herriaz, balediko Euskal Herri independenteaz eta hemengo alderdi politiko abertzale eta sindikatu abertzale guztiez.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude