Arzalluz jaunak, mandangaz

Hasierarako, ikus Mandangaren banderaduna: Ibarretxe jauna

Segida:

Arzalluz eta mandanga (in Mende erdiko ondare politikoa):

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak piztu zuen, ez katalanek, Arzalluzen iritziz. «Ibarretxek merkaturatu zuen kontzeptu hori, zalantzarik gabe». Ibarretxek 2003an aurkeztu zuen erabakitzeko eskubidea ardatz zuen Estatutu politiko berrirako proposamena, eta Espainiako Kongresuak atzera bota zuen bi urte geroago. Haatik, Arzalluzek argi du bide hura EAJk berak zapuztu zuela, «alderdi barruko jendeak». Bizkaiko EAJ egin du horren errudun.

Erabakitzeko eskubidearen alde agertu da Arzalluz. Denboran atzera jo, eta EAJk Gernikako Estatutua onartu zen garaian ere erabakitzeko eskubidea babesten zuela dio, bazuelako anbizioa Estatutua baino harago jotzeko. «Argi geneukan alderdi abertzale batek aurrerapausoak eman behar zituela autodeterminazio eskubidearen alde (sic). Hori zen hurrengo urratsa; gure aberria juridikoki berrestea, alegia».

(…)“

Bukaera: EHBildu: alderdi mandangazalea!

Tartekoa (2006an!): Erabakitzeko eskubidea

Galdera soila: nork esango du EH Bildu PNVren atzetik ez doanik?

Hau dunk hau!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude