Euskararen egoera eta geroa Ipar Euskal Herrian

Euskararen egoera eta geroa Ipar Euskal Herrian (1/2)

(http://eu.enbata.info/artikuluak/euskararen-egoera-eta-geroa-ipar-euskal-herrian/)

Battittu Coyos, Euskaltzaina

Artikulu honen helburua da lehenik laburzki erakustea zertan den euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, bereziki botere publikoek egiten dutena eta egiten ez dutena azalduz. Bestetik, ikustea nola Euskal Hirigune Elkargo berriaren (Euskal Elkargoa) sartzea joko horretan, parada baliagarria izan daitekeen urrats garrantzitsu bat egiteko euskararen berpizteko bidean.

Bistan da, euskara bezalako hizkuntza guttitu baten aldeko hizkuntza politika neurtzen dugunean, botere publikoen ekintzak ez ditugu bakarrik aztertu behar, baina bai ere beste partaideenak: militanteenak eta elkarteenak (gobernamenduz kanpoko erakundeak), eragile sozio-ekonomiko-kulturalenak, hizkuntza-komunitateenak berak, etab. Hots, oro har, gizarte osoan hizkuntza minorizatu horren alde egiten den oro eta egiten ez dena ere. Gehi legezko testuingurua, hizkuntza arloko legeria edo ez den legeria.

Euskararen oraingo egoera zenbaki batzuen arabera

Gai horri interesatzen zaionak badaki euskararen egoera aski latza dela Ipar Euskal Herrian, nahiz hizkuntza politiko publiko bat garatu den, bereziki Euskararen Erakunde Publioaren bidez (EEP) 2006tik geroz. Ditugun zenbakiak ez dira onak.

VI. Inkesta Soziolinguistikoa 2016. Nahi ala ez, euskaldunen kopuru orokorra apaltzen ari, etengabe: 1996n euskaldunak biztanleriaren % 26,4 ziren eta 2016n %20,5. Euskararen eta euskarazko irakaskuntzari esker, argi ttipi bat piztu da belaunaldi gazteegan: 16-24 urte belaunaldian %18,9k badakite euskara, 25-34 urtekoan %15,7k eta 35-49 urtekoan 14,6k bakarrik. Baina belaunaldi hori da euskara gaitasun maila apalena duena eta, bai ere, euskara gutiago erabiltzen duena. Oro har, euskararen erabilera biztanleetarik %18,3 zen 2016n eta inkestaz inkesta (lehena 1996n egin zen) apaltzen ari da. Hor, hizkuntza guttitu baten ezagutzaren eta erabileraren arteko tarte famatua agertzen zaigu: erabilera ezagutza baino ttipiagoa da, beti.

Oro har, euskararen erabilera
biztanleetarik %18,3 zen 2016n
eta inkestaz inkesta
(lehena 1996n egin zen)
apaltzen ari da.

♠ “Kale-neurketa”. Hizkuntzen Erabileraren Euskal Herriko Kale-Neurketa bost urtetarik behin egiten da. Hiztunen kale-erabilera erreala du aztergai Euskal herroko karriketan eta entzuten den hizkuntza-erabilera biltzen eta aztertzen du. 2016n Ipar Euskal Herrian, erabileraren proportzioa % 5,3 zen. Beraz erabilera osoa baino zinez apalagoa. Baionan adibidez, erabilera ere apaldu da 2011tik, eta gaur egun, gaztelaniaren erabilera euskararena bezainbestekoa da.

Inkesta horien datuez gain, Frantziako hizkuntzen aldeko edo kontrako legezko kuadroa kontuan hartu behar da, euskararen egoera azaltzeko. Laburzki erran dezakegu frantses legeria desorekatua dela, frantsesaren aldekoa da, osoki. Konstituzioaren 2. artikuluak hori dio: “Errepublikaren hizkuntza frantsesa da” (1992). Horrek jurisprudentzia egiten du, Frantziako beste hizkuntzen aldeko proposamen denak oztopatzeko. Eta 2008an emendatu zen 75-1 artikuluak, “Eskualdeetako hizkuntzak Frantziako ondare dira”, Frantziako eskualdeetako hizkuntzei ez die deus baikorrik ekarri. Dakigun bezala, erabakiak legeriaren irakurketaren menpean daude eta Frantziako legeria irakurtzen duten legegizonak, zorigaitzez, ez dira batere frantsesa ez den Frantziako hizkuntzen alde!

Nire artikukuaren 2. zatian aipatuko ditut egoera hori gainditzeko egin ziren proposamen batzuk.

La politique publique en faveur de la langue basque a permis des avancées importantes en Pays Basque Nord, en particulier depuis la création de l’Office public de la langue basque en juillet 2004, ceci principalement dans le domaine de l’enseignement du et en basque.

Mais cette politique n’a pour l’instant pas de grand effet face à la diminution générale et continue de la connaissance et de l’usage du basque, même si la tendance semble s’inverser parmi les jeunes générations, du moins en ce qui concerne la connaissance, acquise à l’école alors que la transmission familiale végète.

Bien que rien n’interdise que tous les documents de tous types, officiels comme non officiels, soient produits en basque dès l’instant où ils le sont aussi en français pour ceux à caractère officiel, pourquoi sont-ils si rarement en basque ?

De même pour les interventions orales qui peuvent être traduites simultanément. Les moyens techniques et humains sont en place avec le réseau des techniciens de la langue ?

Manque de volonté politique ? Indifférence ou frein des services publics ?

Face à cette situation, il s’agit de faire des choix importants et forts. La création de la nouvelle Communauté d’agglomération Pays Basque pourrait en autoriser certains. Cet article en euskara avance quelques propositions réalisables et prometteuses.

Euskararen egoera eta geroa Ipar Euskal Herrian (2/2)

(http://eu.enbata.info/artikuluak/euskararen-egoera-eta-geroa-ipar-euskal-herrian-22/)

Euskararen biziarazteko eta gehiago ere indartzeko Ipar Euskal Herriko gizartean, hizkuntza horren bizindarraren testuingurua aztertzeko litzateke, sakonki.

Lerroalde honetan, azken hamar urte hauetan eginik izan ziren proposamen batzuk aipatuko ditugu.

Haien gauzatzeak arnas azkarra emanen liokete hemengo euskarari.

2007ko Paueko prefetaren gutuna

Pirinio Atlantikoetako prefetak, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariarekin batera, 2007ko maiatzaren 11n izenpetu zuen gutuna proposamen baikorretan ezarriko nuke. Aipatzen dut: “Bizitza publikoan euskararen erabilpenari doakion arau eta legezko esparruari dagokionez, argitu nahi dugu euskara erabil daitekeela frantsesaren parean, dokumentu, zigilu eta komunikazio euskarri ofizial ezberdinetan, balio juridikoa frantsesezko bertsioek bakarrik dutelarik”.

Hots, administrazioetan, baina bai ere mundu pribatuan, ekoizten diren dokumentu eta euskarri denak euskaraz ager daitezke, baldintza horren pean, frantsesa hor izatea ere dokumentua ofiziala denean. Ene ustez, ohar horrek posibilitate anitz idekitzen ditu… nahiera hor baldin bada.

Zergatik, orain arte, euskara bakan agertzen da herriko etxeetako dokumentuetan, baina bai ere Ipar Euskal Herriko beste kolektibitate publikoenetan eta administrazioenetan?

Orain, 12 bateko euskara-teknikari sare bat badugu lurralde poloetan eta hiri nagusietan (Angelun salbu), itzultzaile profesional batzuk ere. Ebaluazioa eta gaitasunak baditugu. Zoin da orduan estakurua ez aitzinatzeko? Dirua? Ez da hori. Lehentasun arazoa da. Euskara botere publikoen lehentasunetan ote da? Hitzetan bai, ekintzetan ez dut uste.

2014ko Garapen Kontseiluko Euskara lanbatzordearen txostena

Duela guti, 2014-2020 Plan Kontratua prestatzeko, Garapen Kontseiluko Euskara lan-batzordeak txosten zinez interesgarria egin zuen. Euskararen egoera larria gainditzeko bi proposamen egiten zituen: irakaspenaren eskaintza orokortura joatea eta bizi sozialean, euskara “normalizatzeko”, Ipar Euskal Herria esperimentazio lurralde gisa hartzea. NOTRe legea errespetatuz,

Garapen Kontseilua Euskal Elkargo berriaren “Ekonomia eta Gizarte Kontseilu” mota bat baliatuko da eta parada izanen du bere proposamen horiek indarrean emaiteko. Ildo honetan ohar gaitezen ikastoletarik kanpo, murgiltze eredua garatzen ari dela amaeskola pribatu (18 eskola) eta publikoetan (15), lehen bi edo hiru urteak osoki euskaraz proposatuz. Hor ere, duela urte guti zerbait asmaezina zena badugu.

2016ko Euskaltzaindiaren eta Euskal Konfederazioaren aldarrikapena

2016ko azaroaren 19an, Euskaltzaindiak antolatzen zuen XXI. Jagon jardunaldian Baionan, Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak aldarrikapen bat egin zuten. Hiru puntu azaltzen zituzten: Euskal Hirigune Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza-eskumena hartzea (eginik da), baliabide aski paratzea eta hizkuntza politikarako aurrekontu propioa bideratzea (hori ere eginik da) eta, hirugarrena, Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari nolabaiteko izaera ofiziala aitortzea. Azken puntu hau ere laster gauzatuko da.

Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa: asmatzeko partaidetza

EEP versus Euskal Elkargoa? EEP edota Euskal Elkargoa? Azkenean, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa ez ditugu konparatzen ahal. Egitura publiko ezberdinak dira, beren legezko estatutua ez da berdina. Euskal Elkargoa bere deliberoen hartzean autonomoa da, EEP ez.

Orain, 12 bateko euskara-teknikari sare bat badugu
lurralde poloetan eta hiri nagusietan (Angelun salbu),
itzultzaile profesional batzuk ere.
Ebaluazioa eta gaitasunak baditugu.
Zoin da orduan estakurua ez aitzinatzeko?

Euskararen Erakunde Publikoa

2006tik geroz, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eramaiten duen politikak aitzinamendu batzuk ekarri ditu, euskararen eta euskarazko irakaskuntzan bereziki. Baina bere metodologiak bere mugak erakusten ditu.

Iduritzen zait, adibidez, EEPren Aholku batzordea grabazio-ganbera (chambre d’enregistrement) delako bat bilakatu dela, urtean bi aldiz biltzen dena. Hastapenean, EEP eta euskalgintzaren arteko trukatzeko gunea zen. Orduan ikusmoldeek, elkarrekiko gogoetek EEPren politika hazten zuten. 2016ko agorrilean, Frantses estatuko zerbitzuek egin zuten EEPri buruzko txostenean ahulezia hori azpimarratu zuten: ikus 1.5.

Euskararen Erakunde Publikoa, Interes Publikoko Elkargo (IPE) bat da, eskubide publikoko pertsona juridikoa. Deliberatzeko mementoan, berresten dena Frantses estatuaren, Akitania Berriaren, Pirinio Atlantikoen eta sartu berri den Euskal Elkargoaren arteko traktazio eta konpromiso konplikatuen fruitua da.

Beste partaidea, Eusko Jaurlaritza, ahantzi gabe.

EEPn, Frantses estatuak hiru adar ditu. Alde batetik, Hezkuntza nazionala Bordeleko Akademiako errektorearen bidez, Kultur saileko eskualdeko zuzendaria (DRAC) Kultura ministeritzaren izenean bestetik eta, last but not least, Barneko ministeritza prefetaren presentziaren bidez.

Hots, erreza da ulertzea deliberoen hartzeko moldeak ez direla hain sinpleak. Halere, ikusmoldeak aldatu dira, norabide onean.

Oroitaraz dezadan, 2000 urteetako hastapenean, Eusko Jaurlaritzak Iparraldeko euskal elkarteei emaiten zizkien diru laguntzez, beste prefeta batek diru bidezko kolonizazioa salatzen zuela (c’est de la colonisation par l’argent)…

Euskal Elkargoa

Euskal Hirigune Elkargoa, legeak onartzen duen lurralde kolektibitate berri bat da (Code général des Collectivités territoriales, Loi Notre, etab.). Bere autonomia eta ahalmen propioak baditu (principe de libre administration, Frantses konstituzioaren 72. artikulua). Euskal Elkargoari legearen arabera loturik zaion Garapen Kontseiluak aholku batzordeko papera bere gain hartu beharko luke, ikerketa bereziak, proposamenak, ebaluazioak, etab. eginez.

Eta, bistan da, gure aztergaian, euskararen aldeko politikan, proposamenindar garrantzitsua bilaka daiteke.

Anartean, Euskal Elkargoak urrats zenbait egin ditu: 2017ko otsailaren 4an euskararen aldeko eskumena hartu du, herrietako eta herri elkargo ohietako eskumenak aztertu ditu, jurista batek ikerketa berezi bat eraman du, Frantziako legeriaren barne, euskararen eta okzitaniera gaskoiaren balizko ezagupen instituzional baten aztertzeko, halaber lurralde esperimentazioarekin.

Hots, fruituak ez badira oraino hor, lehen haziak lurrean daude…

******

Heziketa publikorako diru publikoa behar da

Non dago diru publikoa?

Hona hemen zantzu batzuk (in Bideragarria ote da euskal estatu independentea?)

Non dago dirua?

Europan, ba ote dago dirurik?

Bai! EBZ-n!

Hortaz, euroa erabiltzea da EH osorako proposamena.

(i) Alde ona: Baskongadetan, Nafarroan eta Iparraldean jadanik jendeak, enpresek eta erakunde publikoek euroa erabiltzen dute.

(ii) Alde txarra: Ez daukagu Banku Zentralik ezta Altxor Publikorik ere, baina haziendak bai, eta horiek oso garrantzitsuak izan daitezke gure etorkizun hurbilean.

Banku Zentrala Euskal Herrian?

Baskongadetan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jartzea litekeena da. Era berean, Nafarroan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jar liteke. Zergatik ez?

Frantziak ez du onartzen gure Iparraldea. Baina Baionako Merkataritza Ganbara hortxe dago.

Proposamen zehatz bat

Espainiako Banku Zentral horien ‘adarrak’ martxan jarriko diren bitartean (Euskal Herriko BZ lortzearren!), hona hemen proposamen zehatz bat: defizita BPGren %3tik % 8ra igotzea.

Mosler-ek dioenez, Europako Banku Zentralak (EBZ) euroak jaulki ditzake inolako arazorik gabe, behar diren beste euro eta teklatuaren bidez.

Euro multzo hori EBko estatuetan banatu ahal da, populazioaren arabera.

Proposamenaren oharrak (1)

Estatuek gastatzen dute EBZri esanez euro horiek banku kontu egokietan gehitzeko. Kreditu bat da besterik ez.

Arazoa da EBZk ezetza ematen badu. EBZk ezetza esateko mehatxua erabiltzen du austeritatea derrigortzeko

Proposamenaren oharrak (2)

Erregelak aldatu daitezke, Europar Batasuneko (EB) defizit publikoa handitu daiteke. Aipatu bezala,

defizita BPGren %3tik % 8ra igo daiteke.

Europako Banku Zentralak (EBZ) bermatu dezake gehikuntza hori esplizituki.

Ezezkoan, eta EBk ez badu onartzen aurreko berme hori, moneta propioa (…) martxan jartzea izan daiteke bigarren proposamena.

Zehazki

Hortaz, aipatutako banaketaren bidez, EBZ-tik Frantziara X euro joango lirateke eta Espainiara Y. X euro haietatik, eta Iparraldeko biztanleriaren arabera, Baionako Merkataritza Ganbarari w euro dagozkio.

Y euro haietatik, Baskongadetako hiru Diputazioei, biztanleriaren arabera, z euro dagozkie, eta v euro Nafarroako Diputazioari, hots, nafar Gobernuari.

Modu horretan, hala Iparraldean nola Hegoaldean dirua egongo litzateke arlo publikoko betebeharrak eta beharrizanak betetzeko: w + z + v euro.

Dirurik badago

Inbertsio publikoa finantzatzeko, enpresa txiki eta ertainerako diru laguntzak emateko, irakaskuntzan eta heziketan dirua sartzeko, gauza bera osasungintzan, eta, nola ez!, 62 urtetik aurrera, erretiro duinerako behar den beste euro erabiltzeko.

Baita lan bermeko programetan aritzeko ere.

Beraz, dirurik badago.

Non? EBZn ‘dago’. Baina diru hori ez da objektu bat. Dirua teklatuaren bidez sortu ahal du EBZk. Kostua zero da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude