2014an, autodeterminazio-eskubidea onartua: Mon dieu! Autodeterminazioa! (2014an!)
2018an, mandanga onartzeko aukeran Erabakitzeko eskubidea, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen proposamenen gakoa
Atzera. Maldan behera. Abiada bizian.
Newspeak nonahi!: Mandangaren afera: newspeak besterik ez!
Newspeak: Deliberately ambiguous and contradictory language used to mislead and manipulate the public.
Ez nire izenean.
(i) EHBilduren ustez, “Autodeterminazio-eskubidea une jakin batean baliatzeko ikuspegi klasikoak indarra galdu du…” (in EHBildu: alderdi mandangazalea!?)
(ii) Autodeterminazio-eskubideak (AD) ez du galdu inongo indarrik, alderantziz baizik
(iii) AD ez dugu behar inoiz ahantzi, ezta baztertu edo lurperatu ere ez!: Autodeterminazio-eskubidea (eta Tolin Eguzkitza)
(iv) AD = Demokrazia, eta ondorioz Independentzia
Galdera ez maltzurra: behar ote dugu Euskal Herri osorako mugimendu politiko berri bat, AD-ren inguruan mugituko dena? AD defendatuko duena, hala teorian nola praktikan?
Baiezkoan, hemen duzue kide bat.
Maila apalean, EHn badago erakunde txiki bat, nazioartekoa den ICEC-eko (http://www.icec.ngo/) adar bat: ICEC-Euskal Herria.
ICEC-Euskal Herria argi azaldu zen Kataluniako autodeterminazioaren prozesuaren alde: ICEC Euskal Herria – Manifesto in support of Catalan referendum
(Dirudienez, hurrengo apirilean ICEC-Int-eko nazioarteko batzordea Euskal Herrian bilduko da.)
Litekeena ote ICEC-Euskal Herria delakotik eta beste hamaika erakundetatik gehi hainbat jende soltetatik aspaldiko Herrien Liga edo/eta Bai Independentziari mugimenduen antzeko zertxobait antolatzen hastea, argi eta garbi AD eta berorren praktika defendatzearren?
Saia gaitezen!
joseba says:
Hau dunk hau!
Legea errespetatuta (sic) erabakitzeko eskubidea gauzatzeko asmoan, ados daude EAJ eta EH Bildu
(https://www.berria.eus/paperekoa/1970/002/001/2018-02-08/ezberdintasunetan_ere_antzekoak.htm)
joseba says:
Dudatan egotekotan,,,
Hemen askoz garbiago!:
Identidad nacional, base legal y más garantías para el autogobierno, claves de la propuesta de EAJ-PNV
(http://blogs.deia.com/anasagasti/2018/02/07/identidad-nacional-base-legal-y-mas-garantias-para-el-autogobierno-claves-de-la-propuesta-de-eaj-pnv/)