Ziardamendi, mon amour! (3)

Ikus Ziardamendi, mon amour! eta Ziardamendi, mon amour! (2)

Segida:

(i) Hodei-ren e-posta

Nork: hodei…
Bidaltze-data:
astelehena, 2017(e)ko irailaren 18a 16:49
Nori:
josebafelix@outlook.es
Gaia:
Re: Ziardamendi, mon amour!

Eta hemen argazkiak: https://www.facebook.com/Elgoibar1936/posts/1467831336587917

Elgoibar1936 erabiltzailearen argazkia.

Hemen zure hitzak: https://youtu.be/wYdqxZ1EJhE

Danok pasa genun egun ederra! Ondo izan eta pasakoizut DVDa! 

El 2017 ira. 17, . <josebafelix@outlook.es> escribió:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2017/09/17/ziardamendi-mon-amour/

joseba

Elgoibarko laurak

(ii) Bitorio Agote

Bitorio Agote Ziarda Mendiko Pagadian

https://www.youtube.com/watch?v=F2RZ6K8mRko

Bitorio Agote

(iii) Agur eta Eskerrik Asko Bittorio!

https://elgoibar1936.info/2016/11/04/agur-eta-eskerrik-asko-bittorio/

image1

Bittoriano Agote Ziardamendin 2012an

Agur

Bittoriano Agote 2012. urtean ezagutu genuen Elgoibar1936ko kideok, Ziardamendiko Gudarien gorpuzkinak ateratzeko planarekin batera.

Benetan ezinezkoa litzateke bere testigantza gabe, gudarien lokalizazioa topatzea, eta baita bertako frenteko historioak eta datuak jasotzea.

Elgoibar1936 Elkarteak bere doluminak adierazi nahi dizkio bere sendiari eta baita lagunei ere.

Eskerrik asko Bittorio

(iv) Elgoibar 1936 taldea

(In Barren.eus, alea: 1021; argitaratua: 2017.02.03)

https://barren.eus/bereziak/argitalpenak/barren/barren_1021_2017-02-03.jpg

Ekitaldi “justua, polita eta hunkigarria” izan zela baloratu zuten Elgoibar1936 taldeko Iñaki Odriozola eta Hodei Otegik hilerrian bertan BARRENi egindako adierazpenetan. “Oso polita, bereziki honek esan nahi badu Eusko Jaurlaritza gehiago inplikatuko dela hemendik aurrera. Eta ematen du baietz. Konpromiso hori agertu dute, eta badirudi beste kolunbario bat proiektatzen ere hasi direla Artxanda inguruan”, esan zuen Odriozolak. Hala ere, memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean “gauza asko” egiteko daudela nabarmendu zuen ondotik Hodei Otegik. “Nahiko genukeena eta espero duguna da memoria historikoa egiteko ahalegina ez mugatzea kolunbarioa egin eta inauguratzera; ez dadila sinbolismo hutsean gelditu.

Badaude ikur asko herrian kendu beharrekoak: hor daude Morkakoko gurutzea, falangeko ehundik gora plaka…”. Memoria egiten jarraitzeko konpromisoa agertu izana eskertu zioten Jaurlaritzari eta ahalegin horretan aldaketa ere igarri dutela zehaztu zuten. “Egia da Zirardamendiko gorpuak atera genituenetik Jaurlaritza ari dela instituzionalki gai honi indar handiagoz heltzen. Lehendakariak berak ere esan du isiltasun eta iluntasun aroa amaitu dela. Ia ba egia den”.

Bazen ordua”, gehitu zuen Felix Etxeberriak, aldamenetik. “Oraindik asko dago egiteko eta pena daukat ni neu zahartu naizela, baina Aranzadikoak-eta lan handia ari dira egiten. Oraindik, baina, han daude lurpean bi-hiru gorpu. Gutxi gorabehera badakit nik non dauden, baina han lan egin behar da”.

(v) Webgunea: https://elgoibar1936.info/

(vi) Felix Etxeberria (Parapan)

Etxeberria Larrañaga, Felix

“Felix Etxeberria, Parapango akuilua” biografia kaleratu dute

Bizkaiko biak

Alberto eta Patxi Jaime Urkijo-ren dokumentua jasotzen (Antoine Urkijo semearengandik)

Hamaika testigantza jaso du bikote nekaezin honek: Etxebarriko Patxi-k eta Markina-Xemeingo Alberto-k. Segitzen dute lanean, hala ere…

(vii) Webgunea: https://ahaztuenoroimena.com/

(Informazio gehiago hemen: Felix Arbulu Bilbao eta Felix Arbulu Bilbao eta Ziardamendi)

Eta, noski, Aranzadi Taldea

Informe Técnico Exhumación en Elgoibar – Elgoibarreko Ateratze Lanen Informe Teknikoa

(Informazio gehiago hemen: Felix Arbulu Bilbao eta Felix Arbulu Bilbao eta Ziardamendi)

Ziardamendi, mon amour!

Bai, Etxebarria eta Elgoibarren arteko mugan dagoen mendia, Ziardamendi, bere pagadi txiki ederrarekin, horixe da nik maite dudan parajea. Bertatik hartu nuen pago txikia…, lehen aldiz Etxebarrin hitzalditxoa eman nuenean, arratsalde berean…

Bai, egia da, erdi etxebarritar eta erdi elgoibartar bilakatu naiz azken bolada honetan, nahiz eta osorik, erabatekoa Balpardakoa izan.

Kontuz hala ere, Balpardakoa eta, noski, Ziardamendikoa.

Laster bertara joango naiz eta beste pago kimu txiki bat hartu, oroimenean…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude