ELAk eta LABek alde bakarreko burujabetza sozialerako prozesuaren alde egin dute
Aldebakarreko burujabetza prozesua bultzatuko dute ELAk eta LABek
ADIERAZPENA: http://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/424/991/original/20170904-ela-lab-adierazpena.pdf
Sakoneko akats kontzeptual larriak — > litezkeen zuzenketak
...Hego Euskal Herriko instituzioek ez dutela gure erabakitzeko eskubidea defendatzeko kemen politikorik agertu, … —> … Hego Euskal Herriko instituzioek ez dutela gure autodeterminazio eskubidea defendatzeko kemen politikorik agertu, …
… gure erabaki-ahalmena kaltetuz zein murriztuz, … —> gure autodeterminazio-ahalmena kaltetuz zein murriztuz, …
… gai garrantzitsuen gaineko erabakiak hartzeko burujabetzarik ez izateak lan- eta bizi baldintzak okertzea dauka ondoriotzat. —> gai garrantzitsuen gaineko autodeterminatzeko burujabetzarik ez izateak lan- eta bizi baldintzak okertzea dauka ondoriotzat.
… bertan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu… —> … bertan autodeterminatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu…
… geure etorkizuna erabakitzeko ahalmen osoa aldarrikatzen dugu… —> … geure etorkizuna autodeterminatzeko ahalmen osoa aldarrikatzen dugu…
… Hego Euskal Herriko langileen erabaki-eskubidea errespetatzea nahi dugu. —> … Hego Euskal Herriko langileen autodeterminazio-eskubidea errespetatzea nahi dugu.
Geure esparru juridiko-instituzionala askatasunez erabakitzeko eskubidea daukan subjektu politikoa izatea da gure aukera. —> Geure esparru juridiko-instituzionala askatasunez autodeterminatzeko eskubidea daukan subjektu politikoa izatea da gure aukera.
Gogoratzekoak, askoren artean ondokoak:
Mon dieu! Autodeterminazioa! (2014an!)
Autodeterminazio eskubidea eta Espainia
Urratsak:
Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa
joseba says:
Ikus Euskal Herriko konfederaziorantz
https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-herriko-konfederaziorantz
“Gure aldetik, eta tesi moduan, honelako ideia batzuk proposatuko genituzke epe laburrerako:
(i) Autodeterminaziorantz abiatzea: barne-autodeterminaziorantz egungo markoetatik, eta kanpo-autodeterminaziorantz nazioarteko mailan, hainbat ekitaldi demokratiko jorratuz.
(ii) Udalbiltza estrategia mailako erakundea da. Bera da Euskal Herriko hiru esparru desberdinetan gertatuko dena batera dezakeen erakundea. Berari dagokion rola oso garrantzitsua izango da hurrengo urtetan.
(iii) Sindikalgintzan LABek eta ELAk 1995ean hasitako ildotik berriz abiatzea, langileriaren, hots, soldatapekoen garrantzia apartekoa da eta.
(iv Ekonomia mailan, subiranotasun monetarioa eta ekonomikoa lortzearren, aspaldiko diskurtso zaharkituak alboratuz, finantza kapitalismoak gaur egungo ekonomian daukan garrantzia onartzea, hortaz jabetzea, eta kapital industrialaren eta lan-indarraren artean behar diren aldaketak, itunak, akordioak eta politika fiskal berria proposatzen hastea, hots, estrategia berriak martxan jartzea.”
Gehigarria:
Langabeziaren kontra, lan bermea:
Diru publikoa xahutzea: lotsagarria! (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2017/08/31/diru-publikoa-xahutzea-lotsagarria/)