Korsikatik

Ghjurnate Internaziunale di Corti 20171

Ghjurnate Internaziunale di Corti 2017

Mitinaren bukaeran : https://www.facebook.com/CorsicaLibera/

Albistea: Kataluniako erreferendumari sostengua adierazi diote Cortiko jardunaldietatik2

Nazio askapen prozesuak eta Katalunia eta Kaledonia Berriko erreferendumak izan dira, batik bat, Corsica Libera mugimenduak antolatuta Cortin ospatu diren nazioarteko jardunaldietako gai izarrak. Zentzu horretan, herri katalanari babesa adierazteko argazkia atera dute ordezkaritza guztiek.

0806_corti

Kataluniako erreferendumaren aldeko argazkia

Corsica Libera mugimendu independentistak antolatuta, nazioarteko jardunaldiak egin dituzte asteburu honetan Korsikako Corti hirian. Bertan, besteak beste, Kataluniako, Euskal Herriko, Kurdistango, Sardiniako, Bretañako, Polinesiako, Kaledonia Berriko eta Guyanako ordezkaritzak bildu dira.

Lehenengo egunean, hots, larunbatean, Korsikar Biltzarreko lehendakari den J. G. Talamonik erakunde publikoaren egoitzan hartu zituen ordezkaritza guztiak, ongi etorri moduan. Arratsaldean, berriz, nazioarteko ordezkaritza bakoitzak bere nazio askapen prozesuaren egoeraren aurkezpena egin zuen. Xabi Larralde Sortuko kideak hartu zuen hitza Euskal Herriaren izenean.

Ondotik, Korsika eta Euskal Herriko preso politikoen inguruan hitz egin zen besteak beste. Euskal aferan legez, Parisek korsikar preso politikoen egoera hobetze aldera urrats gutxi eman dituela ikusi zen, nahiz eta uharteko kartzeletara hainbat hurbilketa egin diren. Halaber, azaldu zuten baldintzapeko askatasun eskaerek ezezko «sistematikoak» jaso dituztela. Egoera honen aurrean, amnistiaren aldeko korsikar mugimenduak hainbat mobilizazio iragarri ditu.

Igande honetan, berriz, autodeterminazio eskubidea izan da gai nagusia. Batetik, datorren urriaren 1ean ospatuko den Kataluniako erreferendumaz jardun dute, baita argazki bat atera ere ariketa hau babestuz. Bestalde, 2018an Kaledonia Berrian egingo den erreferendumari ere erreparatu diote.

Gogoratu dute 1989an bake akordio bat sinatu zela bertan. Haren ondorioz, Estatu frantsesak, Kaledonia Berriko alderdi frantsesak eta bertako mugimendu abertzaleak autodeterminazio eskubidea onartzea adostu zuten. Prozesuaren amaieran, gainera, amnistia baten oinarriak finkatu ziren. 30 urteren ondotik, datorren urtean egingo dute erreferenduma Kaledonia Berrian.

Gehigarria:

Cortiko egunak 2017

kazeta.eus – Cortiko egunak 2017

(…)

2014ean FLNC-k (Korsikako talde armatuak), alde-bakarreko behin-betiko su-etena iragarri zuen. Iragarpen honek burujabetzaren aldeko prozesu politikoari bide emateko helburua zuen; aitzineko urteetan, Kortsiko Biltzarrak (Lurralde Kolektibitatearen parlamentua) eraikitako hiru akordioek prozesu politikoaren oinarriak finkatu zituztelarik. Izan ere, FLNC-ren borroka armatuaren amaieraren iragarpenaren aitzinetik, hiru ebazten bozkatu zituen Korsikako Lurralde Kolektibitatearen Biltzarrak. Lehena, Korsikaren estatus aldaketaren aldekoa, gaurko Lurralde Kolektibitatearen estatusa gaindituz, Korsikaren nazio-identitatea aintzat hartuko duen Autonomia estatus baten aldeko ebazpena. Bigarrena, lurra-etxebizitzaren eremua egoiliaren estatus baten arabera arautzearen aldeko ebazpena, espekulazio bortitzari aurre egiteko helburuz, merkatuaren “legearen” eremutik atera eta, lurra-etxebizitza Korsikan bizitzeko proiektua dukatenentzako eskubidea gisa kokatuz. Hirugarrena, preso politikoen amnistia eta askatze osoaren aldeko ebazpena. Gaurko frantses legalitatearen (konstituzioaren) eremua gainditzen dituztela jakinda ere, hiru ebazpen horiek gehiengo zabalez onartu zirela nabarmendu behar da.

Prozesu politikoaren garapenaren haritik, 2015eko abenduan eman ziren Lurralde Kolektibitatearen hauteskundeetan abertzaleak nagusitu ziren. PNC eta Kortsica Libera mugimenduek lorturiko akordioaren bitartez boterea irabazi eta G. Simeoni korsikar gobernuaren Lehendakaria bilakatuz, eta J. G. Talamonik Biltzarraren Lehendakari kargua eskuratuz. Emaitza hori korsikar mugimendu abertzalearentzat lorpen historikoa da, bere historian boterea ez baitzen sekulan iritsi. Halaber oso azpimarragarriak dira ere iragan ekainean frantses hauteskunde legebiltzarrei begira mugimendu abertzaleak lorturiko emaitzak. Izan ere, mugimendu abertzaleak 3 diputatu erdietsi ditu (4 hautesbarruti daude), bere historia osoan diputatu bakar baten lortzea ez zuelarik sekulan lortu. Hartara iragan hauteskunde legegileen emaitza historikoekin FLNC-ren aldebakarreko behin-betiko su-etenak idekitako prozesua guztiz zilegiztatua gelditu da Korsikar herriaren partetik. Halatsu, emaitza hauek aberzaleek bi urtez soilik Lurralde Kolektibitatean egindako gestioarekiko babes itzela ematen diote.

Azken urte hauetan Korsikan eman diren aldaketa sakon horien eraginez, frantses gobernua bere jarrera moldatzera behartua izan da, 2016ko udan, ondoko iragarpenak eginez:

Arlo instituzionalean: Estatus politikoaren aldaketarik ez, baizik eta barne moldaketa bat, indarrean dauden bi departamenduen ezabaketarekin.
Hizkuntza arloan: Korsikar hizkuntzarentzat ofizialtasunik, baizik eta eredu elebidunaren garapen bat irakaskuntza arloan.
Lurra-etxebizitzaren eremuan: Egoiliar estatusari ez, baizik eta ondare transmisioari begirako fiskalitatean salbuespenezko normatiba baten onarpena.
Presoen gaian: Amnistiarik ez, baizik eta gaurko legalitatearen aplikapena.

Aldaketa hauek 2018eko urtarrilean gauzatuko dira, departamenduen ezabaketarekin Lurralde Kolektibitatearen marko berria indarren jarriz. Eta ondoko abenduan, hauteskundeak iraganen dira berriz, Lurralde Kolektibitate berritu honen gobernua hautatzeko. Horiei begira guztiz irabazgarria duen erronka dauka mugimendu abertzaleak: gobernua berriz eskuratu, eta legealdiak iraungo duen ondoko 6 urteetan, aldaketa kualitatiboak finkatuko dituzten politikak martxan jarri.

Garrantzi handiko testuinguru politiko honen baitan ideki dira Cortiko nazioarteko egunak, askapen mugimenduen ordezkaritza zabala bertaratuz: Euskal Herria, Polinesia, Kanakia, Guyana, Katalunia, Bretainia, Sardia.

(…)

Igandeko egunaren gai nagusia autodeterminazio erreferendumen inguruan finkatu da.

. Alde batetik, udazkenean emango den Kataluniako erreferendumaren prestaketaren inguruko azterketa eginez.

. Baita ere 2018ko urrian Kanaky-an emanen den independentziaren inguruko erreferendumaren lanketa jorratuz.

Kanakya-ko egoerak arreta berezi bat merezi du. Izan ere hango egoera politikoa autodeterminazioaren aitortzan oinarrituriko konponbide prozesu batek ezaugarritzen du.

Prozesu hori kokatzeko merezi du oroitaraztea 1988an Bake akordioak adostu zirela. Akordio horiek Estatu frantsesa, Kanakya-ko alderdi frantsesak, eta hango mugimendu abertzalearen artean (FLNKS) osatu ziren. Bake akordio horietan, Kanakya-ri autodeterminazio eskubidea aitortua izan zitzaion, honi begira, frantses konstituzioan xedapen berezi bat gehituz. Horrekin batera, bake akordioetan amnistia prozesu baten oinarriak finkatu ziren.

1988ko bake akordioen izenpenduraz geroztik autodeterminazio erreferendumaren data etengabe gibelatua izan da. Azkenean, kasik 30 urteen ondotik, datorren urtean iraganen da Kanakya-ko erreferenduma. Eta dudarik gabe, 2018ko urrian Kanaky-an emanen den autodeterminazio erreferendumak Estatu frantsesaren zapalkuntzan dauden gure Nazioentzat garrantzi handiko hitzordua suposatzen du.

Bi iruzkin txiki:

a) Alde batetik ideiak argi Korsikan, alegia, autodeterminazioaz hitz egitea eta eztabaidatzea

b) Bestetik, ederra etor daiteke gure Iparraldekoentzat aukera

Bejondeigula!


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude