Moneta modernoa gaztetxoei azaldua (aurkezpena)

Gaur goizean Santurtzin, Axular institutuan egon naiz.

Batxilergo Ekonomiako ikasleei liburuxka eder bat aurkeztuz, diapositibetan.

Ikasleak adi, zenbait irakasle entzun, isiltasuna…

Kanpoan eguraldi ona, barruan giro atsegina…

Hona hemen aurkezpeneko diapositibak:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/moneta-modernoa-gaztetxoei-azaldua-aurkezpena

Esandako batzuk:

(a) Ekonomia ez da batere neutro. Dirua ere ez. Diruaren atzean boterea dago (zergak ordaindu behar dira).

(b) Europar Batasuna eratzerakoan, merkatuak, hots, Europako banku handiak dira nagusi, Europako Banku Zentrala (EBZ) ‘independentea’ delako, EBZ-ren gainean inolako gobernu federalik ez dagoelako, EBZ-k egin beharko lukeena egiten ez duelako…

Irtenbideak:

(i) Eurexit, moneta propio erabiliz, Italian lira, Euskal Herri independentean moneta propioa (euskoa, kasu)

ala, euroa erabiliz,

(ii) Mosler-en bidetik, euroguneko estatuen defizit publikoak %3tik %8ra igotzea

Arazoak:

Europako ezker politiko osoa galduta dago, ez dakitelako bankuek nola funtzionatzen duten, dirua zer den… : austeritatearen aurka bide daude eta era berean eurogunean egon nahi dute, defizit publikoak gutxitu nahian (sic). Galduta, erabat galduta…

Afera hauxe da: to know or not to know.

Ezjakintasuna konpontzeko, euskaldunok, eta zuek bereziki, bi hizkuntza menperatu behar ditugu, dituzue zuek: geurea (euskara) eta ingelesa. Bigarrena giltza delako ikerketarako, munduan dauden teoriarik eta autorerik onenekin lan egiteko…

Goiz ederra!


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude