Zorra: bi minutuko irakurketa

Bi minutuko irakurketa:

(i) Bere moneta jaulkitzen duen gobernu subirano batek (AEB, Kanada, Noruega, Australia, Britainia Handi, eta abar) ez dauka inongo zor arazorik:

A currency-issuing government can never be revenue-constrained in a technical sense and can sustain deficits indefinitely without solvency risk

Ikus Cancel your subscriptions to Time Magazine1.

(ii) Bere moneta propioa (pezeta, libera, marko,…) abandonatu duen gobernu batek (espainiar, frantziar, aleman, …) berak kontrolatzen ez duen moneta bat (euroa) erabiltzeko, badauzka arazoak.

The Euro nations are an exception. They surrendered currency sovereignty and thus have to borrow to cover deficits, which make them dependent on bond markets (in lieu of European Central Bank support) and exposes them to solvency risk.

Ikus DTM lau eskematan (euroa eta lira)

Baina arazo horiek konpon daitezke:

(a) Baldin eta EBZ-k egiten ez duena egingo balu, hau da, euroguneko kide diren estatuen defizitak estaltzea (Espainia, Frantzia, Alemaniakoa,…)

(b) Kostu zeroan egin dezakeena, eta ez estatu horiek euroak erostea ‘merkatuetan’, hots, eurogunean agintzen duten banku europar handiei erostea…

(c) Orduan, eta solik orduan, ez litzateke egongo inolako arazorik.

Zer dela eta, ez da aipatutakoa gertatzen?

Alde batetik, jendeak, eta batez ere ezker europar osoak ez duelako ulertzen bankuek nola funtzionatzen duten.

Eta, bestetik, EBZ ideologikoki eta praktikan ere ‘merkatuei’ salduta dagoelako, alegia, euroguneko banku handiei, bereziki Alemaniako eta Holandako banku erraldoiei.

Mesedea:

Bidal, arren, aurrekoa progre mota guztiei (irakasle, ekonomialari, politikari, kazetari eta abar oso luzeari)

Zergatik?: Ez dakitelako ezer ekonomiaz, deus ere ez!

Duda: Ez ote dute jakin nahi? Ez dakit!


1 In http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=33378.

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude