XIX. mendeko Ipar Euskal Herria

XXI. mendeko albistea: “Erreforma hauek langabezia sortzaile dira, ez enplegu sortzaileak”

Zein neurri hartu beharko lituzke gobernuak langabeziaren kontra?

Irizpide bakar gisa etekina duen eta ekoitzitako aberastasun guziak akziodunek biltzearen logikaren ondorioa da langabezia. Prekaritateari, ezberdintasunei eta langabeziari eman dakiekeen erantzun progresista bakarra logika hilgarri horretatik baztertzea da. Oinarrian, lan denbora apaldu behar da, eta irabaziak modu orekatuagoan banatu. Baliagarritasun sozialeko inbestimenduak aurkeztu behar dira trantsizio ekologikoa abiatzeko. Kalitatezko produktu iraunkorrak fabrikatu behar dira. Etorkizuneko formakuntza eta ikerketa programak abiatu behar dira. Pentsa zenbat urrunduko ginatekeen jendarte kapitalista produktibista batetik.”

Bai, XIX. mendean bizi da ekonomialari hau, eta dirudienez, pozik!

Zein mendetan daude Hego Euskal Herriko ekonomialariak, progreak barne?

Espainiar estatuko IU-koak XXI. mendean bizi dira: Soberanía Monetaria y Trabajo Garantizado1

Bejondeiela!

(Sorry erdara batu hori!)

Ingelesa eta euskara pixka bat: Pobreziaren aurkako ‘astea’


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude