Hitzak ari bira, dugun egina (Etxepare)
Astoak ari bira, dugun ikasia (Etxepare revisited)
Astoarena: ikus Situación seria, siguiente intento (http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160213/situacion-seria-siguiente-intento)
Perlak edo bitxikeriak:
“… el discurso de DiEM25 es tan abierto que roza con las palabras huecas.”
“Es evidente que el DiEM25 quisiera iniciar un proceso similar vinculando la auto-organización y el trabajo político local con una propuesta paneuropea y transnacional. Es poco probable que lo vaya a lograr.”
Beraz? Zertarako horrenbeste zarata?
Zaratarik gabe, … dugun egina, … dugun ikasia.
Errepika dezagun, badaezpada ere:
Izan ere, ez al litzateke hobe Warren Mosler-ek aspaldian planteatutakoa1?
Alegia, Europar Batasunak defizit publiko handiagoa behar duenez, horretarako, Draghi-ri defizit publikoa BPGren %3tik %8ra igo dezala eskatzea.
Draghi-k eta EBZ-k igoera hori onartzen ez badute, bigarren aukera eder bat izango du EBko edozein herrialdek, baita balediko Euskal Herri independenteak ere: moneta subiranoa edukiz, moneta propioa erabiliz, bere defizit publikoa handitzea, BPGren %8ra igoz, inori ezer eskatu barik, ez Draghi-ri ez ‘merkatuei’.
Irtenbidea edo soluzioa defizit handiagoak dira
EBk hori ez onartzekotan, aukera norberaren monetara itzultzea da
Dudak ez izateko, gogoratu ondoko hau: Warren Mosler eta Yanis Varoufakis
Ikasiko ote dute inoiz?
Ala astoek bezalaxe, biraka segituko ote dute?
1 Ikus Mosler-en proposamena Eurolandiarako. Halaber, ikus Teklatuaren bidez…: Eurolandian ere?