Bartzelonako ‘moneta’ berria

Albistea: Bartzelonak mehatxatzen du moneta paralelo bat inprimatzeko, Madril sutan dago1.

Bill Mitchell-en esperientzia Kaliforniako antzeko proposamenarekin:

(a) 2009an Kaliforniako estatua proposatu zuen IOU sistema bat martxan jartzea krisia leuntzearren

(b) Kaliforniako IOU eta moneta: California IOUs are not currency … but they could be!

(c) Kaliforniako gobernadoreari bidalitako eskutitza: My letter to the Governor (arnie)

Zertan datza afera?

Baldin eta sistema federal batean, edozein estatu kidek aldarrikatzen badu berak onartuko dituela IOU txartelak edo kupoiak (balioa edukita herrialdearen monetan) ibilgailu legitimo gisa, Estatuarekiko edo hiriarekiko norberaren zerga obligazioak ordaintzeko, orduan egoera erabat aldatzen da

Izan ere, txartel edo kupoi horiek zirkulatzeko, estatuko edo hiriko enplegatu guztiek beren soldataren zati bat (edo osoa) jaso ahalko lukete IOU horietan (paperezko zatitxoak edo transfer elektronikoaren bidez ‘txartel edo kupoi’-ko banku berezietan), zeintzuk gero erabili ahalko lituzketen beren zergak ordaintzeko.

Baldin eta estatuko edo hiriko hiritar guztiek beren zerga obligazioak zuritu ahalko balituzte txartel horiek erabiliz, orduan txartelen eskaria orokorra egongo litzateke. Horrek esan nahi du estatuko edo hiriko enplegatuak gai izango lirateke IOU horiek gastatzeko dendetan herrialdearen moneta balira bezala.

Aipaturiko estatuak edo hiriak ez luke edukiko inongo finantza mugarik IOU txarteletan. Soilik beraiek gastatuko ditu (bere langileei ordaindu) eta beranduago zergak bildu, jendeak bere obligazio legalak betetzeko atzera emago duen heinean. Zerga obligazioa inposatzeak (txarteletan) berentzako eskaria sortzen du eta txartelak  zirkulatzeko ahalbidetzen ditu, ‘moneta’ gisa.

Laster, banku sistemak IOU txartela kontuak garatuko lituzke, baita haiekin lotutako produktuak ere. Modu honetan, estatuak edo hiriak errazago bere zerbitzuen maila mantendu ahalko du desabantailatutako jendearengan kostu handiak inposatu gabe. Estatuak edo hiriak enplegu publikoa ere hedatu dezake atzeraldi ekonomikoaren lan-indarraren merkatuko inpaktuak leuntzeko.

Hasieran errezeloak egon daitezke txartelak edukitzeko. Baldin eta estatuak edo hiriak dekretatu egin badu edozein biztanlek bere zerga obligazioak zuritu ahalko lituzke bermeak erabiliz, orduan askoz errazago onartu ahalko dira txartelak, moneta alternatibo gisa erregio horretan.

Beraz, Bartzelonan proposatutako esperimentua oso interesgarria da eta merezi du bera begiratzea. Arazoak espero dira Bruselatik (via Madril).

Artikuluak aipaturiko puntu batzuk zehazten ditu2. Beraz, Espainiatik alde egiteko Kataluniaren kanpainan,  moneta alternatibo bat eratzearen garapena oso interesgarria da.

Txostenak, Bartzelonako moneta lokal hiritarraz, hauxe galdetzen du, ea berak “could… serve as a springboard to a region-wide parallel currency?3, kontuan hartuz zer gertatu zen Grezian Syriza alderdiarekin4.

Izan ere,  Syrizak ez zuen inoiz mehatxatu ‘bere bidetik’ joateko, eta horixe zen haien arazo nagusia eta orain, ondorioz, Troikaren txotxongiloak bilakatu direneko zergatia.

Noski, Madrilen sutan daude (“opposition to the scheme in Madrid is fierce”), eskema “impossible” eta “undesirable” dela aldarrikatuz.

Aldiz, udal kontseiluak dioenez, berak nahi du bide bat “to increase local government spending” eta hori egiteko “there’s no easier way of increasing government spending than printing your own money and then using it to pay salaries, benefits and public services!

Horixe!

Ikusiko dugu ea praktikan jartzen den…

(Zabaldu arren)


1 Ingelesez: “… The Wolf Street Report (October 24, 2015) – Barcelona Threatens to Print Parallel Currency, Madrid Seethes – … discussed the plan by “Barcelona’s left-wing city council plans to roll out a cash-less local currency that has the potential to become the largest of its kind in the world”. Ikus Bill Mitchell-en Friday lay day – a mini-Job Guarantee proves beneficial in the US: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=32287.

2 Ingelesez: “The article says:

The idea is for local stores and residents to be able to exchange euros for the new currency at a one-to-one parity, and use it to purchase products and services at a discount or with other kinds of incentives. But it doesn’t end there: the new parallel currency may also be used to pay certain subsidies, taxes and local services such as public transportMunicipal workers could also receive part of their salary in the new money.

3 Izan ere, “After all, if Catalonia’s leaders are genuinely serious about breaking away from Madrid and creating a new nation-state (still a sizable ”IF”), they will need to dramatically reduce Catalonia’s financial dependence on the central government’s treasury, the Bank of Spain and by extension, the European Central Bank.”

4 Aurreko oharrean aipaturiko “… they will need to dramatically reduce Catalonia’s financial dependence”…gauzatzeko, “The only way to do that is to launch its own currency. As Greece’s Syriza party learnt the hard way, it’s no good threatening to go your own way without first having a parallel currency in place.

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude