EH Baik boto zuria eskatuko du abenduko hauteskunde erregionaletan
“«Benetako erronka» Ipar Euskal Herria erakundetzean ikusten dute”
Zer moduz balizko albiste hau?
EH Bilduk boto zuria eskatuko du abenduko hauteskunde espainiarretan, baldin eta karlistada berria martxan jarri nahi izango bada
“«Benetako erronka» Hego Euskal Herria erakundetzean ikusten dute”
Gehigarria:
Benetako berria:
Akitania handiko buruak hautatzeko lehia, abian
“Ipar Euskal Herria Akitania berrian ezerezean geldituko dela diote alderdi anitzetako hautetsiek, eta arrazoirik ez dute falta horretarako. Orotara 5,8 milioi biztanle izanen ditu eskualde berriak —Ipar Euskal Herrian 290.000 biztanle inguru daude—, eta 84.000 kilometro koadroko eremua —2.967 kilometro koadrokoa du Ipar Euskal Herriak—.
(…)
IPAR EUSKAL HERRIA
Eskualdeetako bozak lehendik ere aski urrunekoak baziren, are gehiago izanen dira orain eskualde handituan Ipar Euskal Herriko biztanleentzat. Eta tokiko alderdi txikiei kalte eginen die eremuaren handitzeak. EAJ eta EH Bai alderdi abertzaleak ez dira aurkeztuko, adibidez, Ipar Euskal Herrian emaitza onak lortuta ere ezinen bailukete aitzina egin eskualdean.
Balizko berria:
Espainia (una, grande, libre eta) handiko buruak hautatzeko lehia, abian
“Hego Euskal Herria Espainia berrian ezerezean geldituko dela diote alderdi anitzetako hautetsiek baldin eta karlistada berria martxan jarri nahi izango bada, eta arrazoirik ez dute falta horretarako. Orotara X milioi biztanle izanen ditu Espainia berriak —Hego Euskal Herrian Y biztanle inguru daude—, eta W kilometro koadroko eremua — Z kilometro koadrokoa du Hego Euskal Herriak—.
(…)
HEGO EUSKAL HERRIA
Bozak lehendik ere aski urrunekoak baziren, are gehiago izanen dira orain Hego Euskal Herriko biztanleentzat. Eta tokiko alderdi txikiei kalte eginen die eremuaren handitzeak, baldin eta karlistada berria martxan jarri nahi bada. EAJ eta EH Bildu alderdi abertzaleak ez dira aurkeztuko baldin eta karlistada berria martxan jarri nahi izango bada, adibidez, Hego Euskal Herrian emaitza onak lortuta ere ezinen bailukete aitzina egin.”
joseba says:
EHBai opta por el voto blanco ante unas regionales que ignoran al país
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-11-05/hemeroteca_articles/ehbai-opta-por-el-voto-blanco-ante-unas-regionales-que-ignoran-al-pais