Periko

Herri Omenaldia

1971n ezagutu nuen Periko Salabarria1 Bilboko Gran Viako ‘Sindicatos’ egoitzan, bertan nengoela Tolin Eguzkitza laguntzarekin neure burua defendatzeko, OCINCOtik bota nindutenean ordu estrak ez egiteagatik2

Han egon zen bera peoi bati laguntzeko, antzeko afera batean…

Geroago eta harrez geroztik, Periko topatzean, beti ahaidetasun handiz agurtu dut.

Gora ZU!

Ez adiorik.

PS: 1972an ANAITASUNA aldizkarian hasi nintzen zertxobait plazaratzen. Langileriak eta kapitalismoak asko aldatu dute Periko 1971n topatu nuenetik. Beste aro berri batean bizi gara. Hona hemen bi zipriztin aro berria ulertu ahal izateko:

i) ANAITASUNA aldizkaritik finantza kapitalismora: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/06/06/anaitasuna-aldizkaritik-finantza-kapitalismora/

ii) ANAITASUNA aldizkaritik Diru Teoria Modernora: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/24/anaitasuna-aldizkaritik-diru-teoria-modernora/.


Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude