Paul Krugman? Ez, mila esker!

Albistea: From The Keynesian Archives: Who Said In 2010 That “Europe Is An Economic Success”1

Krugman gauza barregarri asko esateko gai da2.

Izan ere, norbera ziniko samarra baldin bada, eta azken zazpi (7) urte hauetan, hau da post krisi munduan, Krugman-ek esandako birtualki dena izan da barregarria.

Dena den, ohar batzuk kontuan hartu behar dira, zeren nahiz eta Krugman entretenitze iturria izan, bera Nobel sariduna ere bada.

Igarle ona ere bada Krugman.

Hona hemen haren hitzak Europa dela eta, 2010ean:

“The real lesson from Europe is actually the opposite of what conservatives claim: Europe is an economic success, and that success shows that social democracy works.”

Aipaturiko ‘arrakasta ekonomiko’ hori eta berehala Europa amesgaitz bilakatu zen hala politikoki nola ekonomikoki. 2012ko erdian edo periferia osoak bono merkatuetan sartzea galdu zuen, arduragabekeria fiskalaren ondorioz. Horri laster Mario Draghi-k emandako kolpe bat segitu zion, zeinak denbora baterako geldiarazi baitzuen krisia. Baina ez zen nahikoa Europar Batasuna ekonomikoki atzera bizitzen itzultzeko, eta azkenean geroago EBZ-k ‘lortu’ zuen “inflazioa negatiboa ez izateko”, eta orain gutxienez soilik Grezia kanporako bidean dago, zeren, ironikoki, berak “zor gehiegi baitauka.”

Benetan azkenean aipatutakoak ez du ematen inongo ‘arrakastarik’ denik, nahiz eta Kugman-ek gogoratuz ezen,

Actually, Europe’s economic success should be obvious even without statistics.”

Jakina denez, Grezian gauzak joan dira txarto egotetik txartoago egotera. Agian hauxe izan daiteke arrazoia:

Tomorrow I will be meeting with the Nobel Prize-winning economist @NYTimeskrugman #Greece

Alexis Tsipras (@tsipras_eu) April 17, 2015


2 Ikus World’s Oldest Central Bank Asks Paul Krugman To Shut Up: http://www.zerohedge.com/news/2015-03-16/worlds-oldest-central-bank-asks-paul-krugman-shut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude