Letoniaz hitz bi

Letonia aspalditik ukitu genuen blog honetan1.

Orain Bill Mitchell aritu berri da Letoniaz2.

Letoniako gobernuak, NMF-k eta EB-k lagunduta, austeritaterik gogorrena inposatu zutenean, neoliberalak pozik zeuden oso.

Ez, noski, populazioaren %10k alde egin zuelako edo eta oraingo egoeragatik non pribatizazioak eta gizarteari egindako kalteak irauten duen. Hortaz, herrialde txiki horren benetako historia ez da batere arrakastatsua izan, alderantziz baizik, desastre hutsa izan da.

Andrew Higgins kazetariak New York Times delakoan (January 1, 2013) idatzi zuenez, Used to Hardship, Latvia Accepts Austerity, and Its Pain Eases, “aurrekontu mozketa sendoen sendatze propietateak” aldarrikatu zituztenentzat, Letonia poster umea bilakatu da, kanpoan erakusteko eredu ederra.

Halaber, NMFko Christine Lagarde Riga-n egon zen 2012an eta honelakoa bota zuen, NMF zegoela “… proud to have been part of Latvia’s success story.”

Lehenago, Andrew Higgins berak Wall Street Journal-eko artikulu batean (December 1, 2008), How to Combat a Banking Crisis: First, Round Up the Pessimists, hauxe zioen, alegia, ez zuela merezi Letoniako talde neoliberala kritikatzeak.3

Bien bitartean, disidentzia erasotua, pertsegitua eta espiatua izan zen4… Kritika ez zen patriotikoa.

Nahiz eta isilpeko poliziak herrialde ez uzteko aginduak eman, populazioaren zati handi batek ez dio kasurik egin.

Hona hemen 1995etik 2015era Letonian egondako populazioaren aldaketak. Krisiaren unerik txarrenetan herrialdeak hiru hilabetero galdu ditu 12.000 biztanle baino gehiago.

2007ko martxotik, Letoniako populazioa %12,2tan jaitsi da.

Latvia_Quarterly_Change_Pop_1995_Mar_2015

2000tik 2013rako emigrazio netoa (emigrazioa ken immigrazioa), adinaren arabera (15-24 adinekoak eta 25-54 adinekoak) ondoko irudian ikus daiteke.

Populazioaren multzo handi batek herrialdea utzi zuen krisi-urteetan, jendeak ez zuelako nahi ‘mirakulu’aren partaide izan…

Latvia_Net_Emigration_2000_2013

Langabezia 2008ko maila baino altuagoa da (%10,8 2014an, %7,5 2008an).

BPG erreala 2008an izan zuen maila baino baxuagoa da.

Mirakulua ez da inon ikusten.

Mirakulua aipatzen dutenek esaten dute BPG per capita altuagoa dela orain krisi baino lehen ezagutu ziren mailak baino.

Baina BPG per capita kalkulatzen bada 2007an egon zen populazioa kontuan edukiz, hurrengo irudiak erakusten duenez, proportzioa 2007ko mailak baino baxuagoa da.

Latvia_GDP_per_cap_1992_2014

Eta abar luze bat…

Alta, Euskal Herriko independentista batzuek Letonia hartu dute eredutzat, herri ‘txikia’ delako eta eurogunean ‘mirakuluz’ beterik egon bide delako…

Itsukeria oso nabarmena da, hemen eta nonahi.


2 Ikus Friday lay day – Latvia, the miracle of 10 per cent population shrinkage. http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=30850,

3 Izatez hauxe zioen: “Hammered by economic woe, this former Soviet republic recently took a novel step to contain the crisis. Its counterespionage agency busted an economist for being too downbeat … Investigators suspect him of spreading “untruthful information.” They’ve ordered him not to leave the country and seized his computer. “

4 Ingelesez: “There were many examples of the secret police detaining people for expressing concern about the situation within Latvia. The Finance Minister spokesperson said of the vigilance by the Secret Police: “It is a form of deterrence.” Another commentator said that “It is regarded as unpatriotic to criticize”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude