Euskal Herria independentziaranzko bidean: moneta propioa

Euskal Herriak bere moneta propioa (edozein delarik haren izena) erabil lezake, printzipioz.


Ezker abertzale separatista honek ez ditu nahasten moneta eta aktiboak, egungo euskal ekonomialari gehienek (guztiek?) egiten duten moduan. Euskal Herriaren independentziaren alde dagoen honek moneta nazionala defendatu du, baita defendatuko ere.

Izan ere, balediko Euskal Herri independente baten moneta nazionalaren garrantziaz hamaika biderrez aritu izan naiz1, gutxienez 1993tik 2002ra, hau da, euroa benetan martxan jarri arte.

EHren moneta propioaren izena dela eta, aukera dezagun euskoa2.


Euskoa martxan jartzeko, lehen baldintza, sine qua non, hauxe da: EH errepublika independentea eratzea, lehen aldiz gure historian. Gobernu bakar bat EH osorako, eta gobernu horrek moneta (euskoa) jaulkitzea, Banku Zentralaren bidez eta Altxor Publikoaren laguntzarekin.


Beraz, politikoki Euskal Herria eratu beharra dago.


Hona proposamen bat: Euskal Herriko konfederaziorantz3, gauden egoera desberdinetatik abiatuz.


Bigarren baldintza: moneta hori (euskoa) ongi kudeatzea, sine qua non-eko baldintza ere.

Nominalista guztien aurka, hauxe esan behar da, ozenki gainera: “izena duen guztia omen da” delako leloa erabat faltsua da, hitzak polisemikoak baitira.

Hortaz, euskoak eta euskoan oinarritutako sistema monetarioak nola funtzionatuko luketen jakin behar da, ongi eta oso sakon.

Beste aldetik, hala Iparraldean nola Hegoaldean une honetan moneta bera eta bakarra dagoenez, euroa alegia, aztertu beharko da4, eurotik euskora igarotzeko, zer nolako aldaketak egon beharko diren.

Estrategia argi dago. Afera da sasi-estrategiekin eta taktika okerrekin denbora ez galtzea.


(Zabaldu, arren)


2 Aspaldian proposatu nuen izen hori EHren moneta propiorako: ikus aurreko oharra. Kontuz, eusko horrek ez luke edukiko inolako zerikusirik gaur egun Iparraldean izen honekin erabiltzen den sasi moneta faltsuarekin. Faltsukeria hori inozoentzako iruzurra besterik ez da.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude