Isilpeko zerga-mozketak EBn

Jean-Claude Juncker, Europako Komisioko presidente berriari leporatzen diote ehundaka konpainiak Luxenburgorekin negoziatu dituztela isilpeko akordioak, alegia, zerga-mozketei buruzko isilpeko akordioak[1].

Juncker Luxenburgoko lehen ministroa izan da 1995etik 2013ra, 18 urtetan.

International Consortium of Investigative Journalists (ICIJ) delako taldearen txosten baten arabera[2], Munduko konpainiarik handienetako batzuek (Pepsi, HSBC, Amazon, eta IKEA, barne) milioika dolar aurreztu zituzten, zergak ez ordaintzean[3].

Juncker-ek Bruselan azken uztailean honela zioen:

“… fight tax evasion and tax dumping… We will try to put some morality, some ethics, into the European tax landscape.”

Eta orain dela gutxi, Alemaniako TV batean[4] hauxe:

No one has ever been able to make a convincing and thorough case to me that Luxembourg is a tax haven. Luxembourg employs tax rules that are in full accordance with European law.”

Baliteke Luxenburgoko zerga sistema oso legala izatea europar legeekiko, baina europar zerga-sisteman bertan ‘moralitatea’ jarriko duela onartzea zaila da.

Kontraesana ote Juncker-en bi aipu horien artean?

Argi dezala Europako Komisioko presidenteak berak!

Astirik badauka eta.

 

[1] Ikus Bombshell Report On Luxembourg’s Shady Tax Deals Looks Ugly For Junker:

http://www.businessinsider.com/luxembourgs-shady-tax-deals-and-junker-2014-11.

[2] Ikus Leaked Documents Expose Global Companies’ Secret Tax Deals in Luxembourg: http://www.icij.org/project/luxembourg-leaks/leaked-documents-expose-global-companies-secret-tax-deals-luxembourg.

[3]Hona hemen konpainien zerrenda, Here’s A Full List Of Companies That Allegedly Have Shady Tax Deals With Luxembourg: http://uk.businessinsider.com/full-list-every-company-named-in-the-luxembourg-secret-tax-deal-database-2014-11.

[4] Ikus 1. oharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude