Eskoziari buruzko artikulu berri bat[1].
“… eztabaida bizi-bizia da komunikabideetan. (…) Alex Salmond eta Alistair Darling politikarien arteko pasa den asteko telebistako eztabaidak kontu ekonomikoak lehen planoan jarri ditu. (…) monetaren kontua erabili dute. Eztabaidan Salmondek esan zuenez, Eskozia independente batek libera esterlina partekatuko luke Ingalaterrarekin[2]. Darlingek, aldiz, Ingalaterra bere moneta konpartitzeko prest ez legokeela esan zuen…”
“… monetaren inguruko eztabaida ez da lelo hutsetan gelditu eta hausnarketa sakonak plazaratu dituzte aldeek. Finantza eta monetarekin lotutako hainbat auzi mahai gainean jarri dituzte.”
Autoreak, ohiko teoria ortodoxoaren inguruan segitzen du: zor publikoaren partekatzeaz, inportazioen eta esportazioen kontabilitateaz, kanpo zorraz eta hori “konpentsatzeko kanpoan maileguak eskatzen ditu(ela)” (sic), arrisku primaz (jakina denez, ezertarako ere ez balio ez duena), tartean merkataritza-balantzea (defizitak eta superabitak), eta abar ortodoxo luzetxoa…
Baina garrantzitsua hemen dator, artikuluaren ia bukaeran:
“… independentistek beste moneta baten aldeko apustua egin lezakete. Horrek moneta politika propioa izateko aukera emango lieke, baina ez dute hortik jo[3].”
Gabriel Arestiri segituz, guti eta gaizki dakigunok[4] kontuan hartuz, hauxe esatera ausartuko nintzateke:
“Zorionez, gauza hauetaz «guti eta gaizki dakigunok» konturatzen gara. Zeren «asko eta ongi dakitenek» nahikoa dute bere zilborra kontenplatzeaz. Zorionez, euskararen etorkizuna [hau da, kasu honetan, Euskal Herriaren etorkizun ekonomiko eta finantzarioa], ez hoien, baina gure eskuetan dago.”
Zentzukoa dena hauxe dateke: zuzenean benetako independentziarantz jotzea.
Izan ere, Eskozia behin baino gehiagotan ukitu dugu[5].
Oraingo honetan bi ohar gehituko nituzke:
a) What does currency union really mean for an independent Scotland?[6]
Libraren erabileraz, hauxe dio autoreak, linkean[7], funtsezko aukera erradikala proposatuz[8].
b) Scottish Independence Myths: the currency board[9]
Autoreak librari eustea kritikatzen du[10], Warren Mosler aipatuz[11].
[1] Ikus http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-08-16-07-00/hemeroteca_articles/b-plana-amp-softreturn-beharrezkoa-al-da.
[2] Erresuma Batuarekin, noski.
[3] Eta honela bukatzen du autoreak: “…Eskoziako finantza sektorea eta enpresak aldaketa handiekin kezkatzerik ez dute nahi. Nahiago dute pausoka joatea eta banaketa negoziatua izatea. Horrek bi aldeen kostuak gutxitzen ditu. Eta gerora ere, nahi izanez gero, aukera izango dute beste bide bat hartzeko. Zentzuzkoa (sic).”
[5] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/29/eskozia-independentziarako-bidean/.
[6] Ikus http://radicalindependence.org/2014/02/03/what-does-currency-union-really-mean-for-an-independent-scotland/.
[7] Ingelesez: “… using the pound. That in itself would not require any fiscal pact. It is their other demands of: the BOE underwriting the Scottish banking and financial sector; the Treasury underwriting Scotland’s historic debt and issuing any new debt on Scotland’s behalf. The outline of this pact would be that Scotland’s deficit cannot be above a set % of GDP, the structural deficit must be below a certain % and the ratio of debt to GDP to also below a certain %. If the latter two conditions are above these limits at currency union then there must be a plan of cuts to bring them in line. This will be monitored annually. Failure to meet targets will mean the end of the currency union.”
[8] Ingelesez: “… the radical alternative is take the Norwegian road and nationalise the oil, introduce progressive taxation and join the European Free Trade Alliance.”
[10] Ingelesez: “And yes you can do that unilaterally. Scotland can indeed ‘keep the pound’ if that is what they want to do.
But of course that means that money can simply drain from the country under any period of stress, and the government is powerless to maintain the necessary excess savings ratio in those circumstances. So you quickly go down the tubes like Greece, or Argentina.
At least with Greece they had a formal arrangement with their ‘pegged’ central bank that eventually forced the ECB to act to stabilise the situation and bring the interest rate on government debt down. The UK has rejected that option, correctly, as not in the UK’s interest.
Argentina had no such formal arrangement with the US central bank, and they are still paying for the mistake decades later. This is the route that Salmond proposes.”
[11] Ingelesez: “I’m with Warren Mosler on this idea:
A currency board is an instrument of colonial exploitation, designed to force net exports in exchange for net financial assets via downward adjustment of real wages via ‘deflation.’
It’s not wrong to call it a crime against humanity.
Scotland is currently a partner in the United Kingdom. Alex Salmond wishes to change that relationship to one of a subjugate colony. A very strange idea of independence.”
Larraitz says:
Albiste hau gauzatzeko probabilitateak indartzen badira, agian ,gero eta gehiago zentratuko da eztabaida gai ekonomikoetan,…
http://www.ft.com/intl/cms/s/0/9b555ed6-25f1-11e4-8bb5-00144feabdc0.html#axzz3AlNuSLSL